Simone Arnold Liebster

Simone Maria Arnold Liebster (Husseren-Wesserling, 1930eko abuztuaren 17a) Bigarren Mundu Gerran nazien jazarpenaren biktima izan zen frantziar emakumea da, Jehovaren Lekuko kristaua. Gaur egun autobiografo gisa ezaguna da.

Simone Arnold Liebster
Bizitza
JaiotzaHusseren-Wesserling1930eko abuztuaren 17a (93 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaJehovaren Lekukoak
alst.org
IMDB: nm6629140 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Adolphe Arnold eta Emma Boroten alaba, Simone Arnold Husseren-Wesserlingen jaio zen. 1933an familia Mulhousera joan zen bizitzera[1]. 1941ean Simone Jehovaren Lekuko gisa bataiatu zuten[2].

1943ko uztailean, Alemaniako Gobernuak gutun bat idatzi zion, tren geltokira joateko agindua emanez. Han atxilotu eta Konstantzara bidali zuten, etxe penitentziario batera. Ia bi urtez, hitz egitea debekatu zioten eta lan gogorrak egitera behartu zuten. Ordurako bere bi gurasoak kontzentrazio-esparru nazietan preso zeuden, eta inork ez zuen espero familia elkartuko zenik, baina gerra ostean hirurak etxera itzuli ziren[2][3][4][5].

1951n, Simone Arnold New Yorkera joan zen Gilead Biblia Eskolan ikastera[6], misiolari izateko asmoarekin. 1956an Max Liebsterrekin ezkondu zen. Zerbitzu erlijiosoari eta bakerako hezkuntzari eskaini diote bizitza[1][7][8].

Seule face au lion liburu autobiografikoaren egilea da. Senarrarekin batera Arnold-Liebster Fundazioa sortu zuen, bakea, tolerantzia, giza eskubideak eta erlijio askatasuna sustatzea eta defendatzea helburu duena[9].

Sariak

aldatu
  • 2023: Alemaniako Errepublika Federalaren Merezimenduaren Ordena[10][11]

Filmografia

aldatu
  • Jehovah's Witnesses Stand Firm Against Nazi Assault (1996)
  • Taking the Stand: We Have More to Say (2016)
  • The Schoolgirl The Nazis and The Purple Triangles (2018)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Short biography of Founder, Simone (Arnold) Liebster» Arnold Liebster Stiftung (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  2. a b (Ingelesez) «Simone Arnold-Liebster» Holocaust Memorial Day Trust (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  3. (Ingelesez) «Simone Liebster» A Teacher's Guide to the Holocaust (College of Education, University of South Florida) (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  4. (Ingelesez) «Forward, You Witnesses!» USHMM - The Holocaust Encyclopedia (United States Holocaust Memorial Museum) (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  5. (Ingelesez) «Oral history interview with Simone Liebster» United States Holocaust Memorial Museum (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  6. (Ingelesez) «Seventy Years of Gilead School» JW.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-03).
  7. (Ingelesez) «History class Skypes with Holocaust survivor» Paulding Progress 2015-02-25 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  8. (Ingelesez) McDonald, Adam. «Holocaust survivor shares powerful story with Highland students» Belleville News-Democrat 2016-11-18 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  9. (Ingelesez) «The Foundation» Arnold-Liebster Stiftung (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  10. (Ingelesez) «Merit of the Federal Republic of Germanu to Simone Arnold-Liebster» Arnold-Liebster Stiftung 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  11. (Ingelesez) «Simone Arnold-Liebster Awarded the Order of Merit of the Federal Republic of Germany» Arnold-Liebster Stiftung 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).

Kanpo estekak

aldatu