Ireki menu nagusia

Ibone Belaustegigoitia Arotzena (Bilbo, 1930eko maiatzaren 28a - ) euskal kirolaria da, tranpolin jauzietan aditua.

Ibone Belaustegigoitia
Bizitza
Jaiotza Bilbo1930eko maiatzaren  28a (89 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kirolaria

BiografiaAldatu

Indautxukoa, Gerra Zibila zela eta, Jose Maria Belaustegigoitia aitarekin batera Mexikora erbesteratu zen.

Iker bere neba kirolari olinpikoa ere izan zen, bi Olinpiar Jokoetan belan ibilitakoa. Bibiñe ahizpa, berriz, tenislaria da.

Olinpiar Jokoetan behin hartu zuen parte: Londresen hain zuzen ere. Mexikorekin aritu zen, Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen euskal emakumea izanik.[1]

1950ean Erdialdeko Amerikako eta Karibeko VI. Jokoetan ere parte hartu zuen, dominak lortuz.[2]

Urte hartan utzi zion maila gorenean lehiatzeari. Idazkaritza ikasketak zituen arren, erlijio bideari ekin eta Japoniara joan zen, misiolari.[1] Gero erlijioa utzi eta ezkondu zen. Ez zuen seme-alabarik izan.

Palmaresa Olinpiar JokoetanAldatu

Urtea Txapelketa Lekua Emaitza
1948 Olinpiar Jokoak Londres   Hiru metroko tranpolin, 17.a

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.