Ireki menu nagusia

Pirmin Aldabaldetreku Arruti, (Zarautz, 1930 - Donostia, 2006 uztailaren 13), dantzari euskalduna.

Pirmin Aldabaldetreku
Bizitza
Jaiotza Zarautz1930
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2006ko uztailaren  13a (75/76 urte)
Jarduerak
Jarduerak dantzaria

Gerra Zibilean Euskal Herritik ihes egin beharra izan zuen eta Ingalaterrara joan zen. Bertan, Ninette de Valoisi esker balletean ikasi zuen eta Welss Ballet-era (gaur egun Londoneko Royal Ballet izenez ezaguna) ailegatu zen. Ballet hartan dantzari nagusia izan zen 1948tik 1961era. Lesio baten ondoren, bere dantzari karrera amaitutzat eman behar izan zuen.

Ondoren, Portugalgo Portora joan zen. Bertan ondorengo 40 urteetan bizi izan zen. Porton dantza eskola bat zabaldu zuen. Herrialde hartako dantzari bikain askoren sorburua izan delarik. 2003an Zarautzera, bere jaioterrira itzuli zen. 2006ko uztailaren 13an hil zen.

IzenaAldatu

Pirmin Aldabaldetreku izenaz gain Fermin Aldabaldetreku eta Fermin Treku izenez ere da ezaguna.