Jean-Luc Godard
Jean-Luc Godard (Paris, 1930eko abenduaren 3a) frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria da. Nouvelle Vagueko kide garrantzitsuenetako bat izan zen.
Jean-Luc Godard | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1930eko abenduaren 3a (90 urte) |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Talde etnikoa |
Frantziarra Suitzarra |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | Paul Godard |
Ama | Odile Monod |
Ezkontidea(k) |
Anna Karina (1961, 1961 - 1967) Anne Wiazemsky (1967, 1967 - 1979) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema zuzendaria, aktorea, gidoilaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, idazlea, zinema-kritikaria, telebista zuzendaria eta telebista-ekoizlea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Cahiers du cinéma |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Nominazioak |
ikusi
|
Kidetza |
Dziga Vertov Group (en) ![]() |
Mugimendua | Nouvelle Vaguea |
Izengoitia(k) | Hans Luca |
IMDb | nm0000419 |
![]() |
Godarden lehen filma, A bout de souffle (1959), izan zen arrakastatsuena, berrikuntza handiak ekarri baitzituen. Klasizismoa eta erromantizismo indar handikoa, ezkortasunez nahastua, izan ziren Godarden aurreneko garaiko ezaugarri nagusiak. Ordukoak dira, orobat, Les carabiniers (1963), Une femme mariée (1964) eta Pierrot, le fou (1965). Zientzia-fikzioaren generoa ere Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution (1965) filmean jorratu zuen. Bigarren garaian, kezka politikoek eta kontakizunari buruzko gogoetek eragin bizia izan zuten haren filmetan: Masculin féminin (1966), Made in USA (1966), La chinoise (1967), Le Gai Savoir (1969) eta Tout va bien (1972). Azken urteetakoak dira beste hauek: Prénom: Carmen (1983), Je vous salue, Marie (1984), Histoire(s) du cinèma (1988-1998), Nouvelle vague (1990), Hélas pour moi (1993), For Ever Mozart (1996), Allemagne année 90 neuf zéro (1997), Éloge de l'amour (2001), Liberté et patrie (2002) eta Notre musique (2004). Bere azken pelikula Film Socialisme (2010) esperimentala dugu.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Luc Godard |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.