Juan Garbizu

euskal idazlea

Juan Garbizu (Lezo, Gipuzkoa, 1893ko uztailaren 5a - Errenteria, Gipuzkoa, 1930eko martxoaren 23a), «Zubigar» ezizenez (norberaren abizenaren silabei buelta emanda),[1] euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

Juan Garbizu
Bizitza
JaiotzaLezo1893ko uztailaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1930eko martxoaren 23a (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Zubigar

Literaturaren Zubitegia: 519

Bizitza aldatu

Zeruko Argia, Euskal Esnalea, Argia, Arantzazu eta Argentinako La Baskonia agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak hauek dira: Ostegun Deuna (1924) olerkia, Euskera arrobitzat (1924) olerkia, Cervantesen Kixote (IX. kapituluaren itzulpena, 1928), La señora Cornelia Cervantesen liburuaren itzulpena (1928), Txori ausarditsuak (1929) ipuina, eta Aizkorri eta itsasoa (1929) bakarrizketa. Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko lehen idazkaria izan zen.

1930wan, Errenteriara lanera zihoala (Real Compañía Asturiana enpresan zuen lanpostua bertan) tren batek harrapatu eta hil zuen.[2]

Daniel Garbizu eta Tomas Garbizuren anaia zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Arranz, Iñaki. (2006). Hitza azti: saiakera. Alberdania, 119 or. ISBN 978-84-96310-71-1. (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  2. «Garbizu Salaberria, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.