Ireki menu nagusia
Baphomet zigilua.

Satanen Eliza 1966ko apirilaren 30ean Kalifornian sortutako erakunde erlijioso ofizala da. Eliz honen arabera egun hori Satanen erresumaren I. urtea izan zen. Haren sortzailea Anton Szandor LaVey izan zen, "Aitasantu Beltza" bezala ezagututa.[1] Szandor Satanismo sinbolikoaren jarraitzailea zen. Elizaren testua sakratua Biblia satanikoa da. Gaur egun eliz horren burua Peter H. Gilmore da.[2]

Eduki-taula

SinesmenakAldatu

Nahiz eta izena Anton LaVeyren filosofia erlazio gutxi du herri mailan satanismoaren inguruan dagoen ideiekin. LaVeyren arabera Kristautasuna ideologia errepresiboa izan da. Deabruaren irudia erabiliz elizek pertsonen artean beldurra zabaldu dute. Pentsalari honen arabera Satan gezurrezko izakia izan da. zerbait izatekotan sinbolo bat izan da, inteligentziaren eta gizadiaren sinboloa: Biblian Satan Jainkoaren aingerua zen baina berez pentsatzen hasi zen eta haren aurka altxatu zen. Anton LaVeyren satanismoak barkaberatasun, harrotasun eta justizia zabaldu nahi ditu. Aldi berean, deabruzaleen aurka hitz egiten du esanez kristauak bezain ergelak direla, sataniko konbentzionalek egiten dituzten sakrifizioak eta profanazioak deitoratuz. Haien ustez azken horien kristauen joko bera egiten dute baina beste aurkako ikuspuntutik.

SinbologiaAldatu

Satanen Elizak Baphomet irudia pentagrama barruan erabiltzen du sinbolo nagusia bezala.[3]

Elizaren zatiketakAldatu

Orain arte Satanen Elizak gutxienez hiru zatiketa izan ditu:

  • Seten Tenplua: Michael Aquinok 1975an sortuta. Aquino Anton Laveyren konfidantzazko pertsona izan zen. The Book of Coming forth by Night liburua eliza honen oinarria da. Liburua Aquinok berak idatzi zuen, Setek diktatuta. Set Adan eta Ebaren semea izan zen.
  • Banpiroaren Tenplua: Lucas Martelek bultzatuta, hau ere LaVeyren laguna. Haren eliza, 1989an sortuta, ez zuen bestearen aurkaria moduan bezala planteatu; alderantziz haien arteko kolaborazioa ohikoa izan da.
  • Lehenengo Eliza Satanikoa: Karla LaVeyk, Antonen alaba, bultzatuta. 1991ko urriaren 31an sortu zen. Eraikiberritze moduan planteatuta, helburua bere aitaren lana hasierako planteamenduen arabera mantentzea izan zen. Arazoaren jatorria aita hil ondoren sortu zenean Satanen Eliza administrazio berri bat eskuetan gelditu zen eta haiek eliza New Yorkera, Hell's Kitchen auzunera eramatea erabaki zuten. Erreakzioz Karla LaVeyk Lehenengo Eliza Satanikoa San Frantziskon sortu zuen Anton LaVeyren lanarekin jarraitzeko.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu