Robert Stout

politikari zeelandaberritarra

Robert Stout (Lerwick, 1844ko irailaren 28a - Wellington, 1930eko uztailaren 19a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1884ko abuztuan eta 1880ko irailetik 1887ko urrira.

Robert Stout

4. Chief Justice of New Zealand (en) Itzuli

1899ko maiatzaren 25a - 1926ko urtarrilaren 31
James Prendergast (en) Itzuli - Charles Skerrett (en) Itzuli
5. Minister of Education of New Zealand (en) Itzuli

1885eko urtarrilaren 8a - 1887ko urriaren 8a
William Montgomery - George Fisher (en) Itzuli

Zeelanda Berriko lehen ministroa

1884ko irailaren 3a - 1887ko urriaren 8a
Harry Atkinson - Harry Atkinson
Attorney-General of New Zealand (en) Itzuli

1884ko abuztuaren 16a - 1887ko urriaren 8a
Edward Conolly - Frederick Whitaker

13. Zeelanda Berriko lehen ministroa

1884ko abuztuaren 16a - 1884ko abuztuaren 28a
Harry Atkinson - Harry Atkinson
6. Attorney-General of New Zealand (en) Itzuli

1877ko urriaren 13a - 1879ko urriaren 8a
Frederick Whitaker - Frederick Whitaker
Zeelanda Berriko Legebiltzarkidea

Bizitza
JaiotzaLerwick1844ko irailaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
 Zeelanda Berria
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaWellington1930eko uztailaren 19a (85 urte)
Hobiratze lekuaKarori Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Anna Stout  1930eko uztailaren 19a)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Otago (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, epailea eta lur-neurtzailea
Enplegatzailea(k)University of Otago (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaNew Zealand Institute of Surveyors (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNew Zealand Liberal Party (en) Itzuli

Shetland Uharteetan jaio zen eta irakasle eta lur-neurtzaile izateko ikasi zuen. 1863an Dunedinera emigratu zuen Zeelanda Berrian. Politikaz interesatu zen eta lur-neurtzaile eta irakasle aritu zen abokatutzan aritu eta Otagoko Unibertsitatean ekonomia politikoa ikasi aurretik.

Bere ibilbide politikoa Otagoko Kontseilu Probintzialean hasi zen eta 1875ean Zeelanda Berriko Parlamentuko kide hautatu zuten. 1878an, George Greyren gobernuan sartu zen, legedia gainbegiratzeaz arduratzen zena. Lurraren jabetza estatalaren eta nekazariei aldi baterako lagatzearen aldekoa izan zen. 1879an gobernutik eta parlamentutik dimititu zuen.

1884an diputatu aukeratu zuten eta abuztuan zentsura-mozio bat aurkeztu zuen Harry Atkinson lehen ministroaren aurka. Souteko gobernuak hilabete baino gutxiago iraun zuen, baina irailean boterera itzultzea lortu zuen. Zerbitzu zibilaren erreforma eta bigarren hezkuntzako eskolen kopuruaren igoera lortu zituen, baina ezin izan zuen krisi ekonomikoa gainditu eta 1887an hauteskundeak galdu zituen.

Alderdi Liberaleko kide izan zen eta kausa aurrerakoiak defendatu zituen, hala nola emakumeen sufragioa. 1899tik 1926ra, Zeelanda Berriko. Auzitegi Goreneko presidentea izan zen, eta delitugileen errehabilitazioa defendatu zuen.

Lanak aldatu

Kanpo estekak aldatu