Juan Gelman

Juan Gelman (Buenos Aires, 1930eko maiatzaren 3a - Mexiko Hiria, 2014ko urtarrilaren 14a) argentinar poeta, itzultzailea eta kazetaria izan zen. Bere belaunaldiko poeta nagusietako bat izan zen. 2007an Cervantes saria eman zioten.

Juan Gelman
Juan Gelman -presidenciagovar- 31JUL07.jpg
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1930eko maiatzaren 3a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaMexiko Hiria2014ko urtarrilaren 14a (83 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaColegio Nacional de Buenos Aires (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea, kazetaria eta itzultzailea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)John Wendell, Ando Yamanokuchi, Sidney West, José Galván, Julio Greco eta Dom Pero
Genero artistikoaolerkigintza

juangelman.net
IMDB: nm0312473 Discogs: 1640266 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanakAldatu

Kazetari eta politikari gisa egindako lanak bere burua erbesteratzera behartu zuen 1975etik 1988ra. Argentinara itzuli zenean, Crisis egunkariko erredakzio-idazkari, La Opinión egunkariko kultura-gehigarriaren zuzendari eta Noticias egunkariko erredakzioburu izan zen. Poeta gisa, errealismo kritikoari atxikia, egunerokotasunean ezkutatzen diren gauza ederrez idatzi zuen batez ere, baina, horretaz gainera, justiziaren eta agintaritzaren gehiegikeriak eta injustiziak salatu izan zituen.

Lan nagusiak hauek dira: El juego en que andamos (1959), Sefiní (1964-1965), Traducciones (1969), Relaciones (1973), Citas y comentarios (1982), Hacia el sur (1982), Exilio (1984, Osvaldo Bayer kazetari argentinarrarekin lankidetzan) eta Carta a mi madre (1989). Poesiaz gainera, bi opera, bi kantata eta zenbait diskotarako hitzak ere idatzi zituen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu