Richard Anuszkiewicz

Richard Anuszkiewicz (Erie, Pennsylvania, AEB, 1930eko maiatzaren 23a - 2020ko maiatzaren 19a) estatubatuar margolari eta grabatzailea izan zen.

Richard Anuszkiewicz
Bizitza
Jaiotza Erie (Pennsylvania)1930eko maiatzaren 23a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Englewood (New Jersey)2020ko maiatzaren 19a (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Yale School of Art
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea eta diseinatzailea
Influentziak Joseph Plavcan (en) Itzuli
Kidetza American Abstract Artists (en) Itzuli
Mugimendua Op arta

BiografiaAldatu

Josef Albers, kolorearen teoria zorrotzenaren eta eraginkorrenaren sortzailea, izan zuen irakasle Yale Unibertsitatean. 1960an egin zuen gaur egun Op Art edo arte optikoa izenez ezagutzen den joerako lehen erakusketa, New Yorkeko The Contemporaries Galleryn.

1965ean, bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorkeko Siney Janis galeria ospetsuan. Urte berean, MOMA Arte Modernoko Museoko The Responsive Eye erakusketan parte hartu zuen. Ordurako, Op Art mugimenduaren liderra zen Anuszkiewicz. Harrezkero, etengabe egin zituen erakusketak.

Mundu osoko hirurogeita hamar museotan baino gehiagotan daude ikusgai haren lanak, besteak beste, New Yorkeko MOMAn, Albright-Knox Arte Museoan, Chicagoko Arte Institutuen, Hirshhorn Museoan eta Metropolitan Museum of Art museoan. 1997an, atzera begirako erakusketa mugikorra jarri zuten ikusgai Alemanian, Suitzan eta Austriako zenbait hiritan. Arte optikoaren estetikaren jarraitzaile izaki, lilura optikoa lantzen zuen, mugimenduaren lilura sortzeko.

ErreferentziakAldatu