Naomi Shemer
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da luistxo lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Naomi Shemer (hebreeraz: נעמי שמר, 1930-2004) [1] Israelgo musikari eta kantautore bereziki inportantea izan zen; "Israelgo kantu eta poesiaren lehen dama", esan izan zioten[2][3]. Bere abesti ezagunena, "Yerushlayim Shel Zahav" ("Jerusalem Urrezkoa") 1967koa, Israelgo bigarren ereserki ofiziosoa bihurtu zen Sei Eguneko Gerra irabazi ondoren, Israelgo estatuak Jerusalem osoa konkistatu zuenean. Kantu hori euskarazko Pello Joxepe kantuan oinarritua zegoela onartu zuen hi aurretik Shemerrek, Paco Ibañezi entzun zion doinua moldatu baitzuen.
Naomi Shemer | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza |
Kvutzat Kinneret (en) ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza |
Tel Aviv Sourasky Medical Center (en) ![]() |
Hobiratze lekua |
Kinneret Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Minbizia |
Familia | |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
Jerusalem Academy of Music and Dance (en) ![]() |
Hizkuntzak | hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, musikagilea, abeslaria eta kantugilea |
Lan nabarmenak | Jerusalem urrezkoa |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | World musica |
Musika instrumentua |
ahotsa pianoa |
IMDb | nm0791436 |
BiografiaAldatu
Naomi Sapir jaio zen Kvutzat Kinneret izeneko kibbutz batean, bere gurasoek beste judutar batzuekin fundatutakoa, Galileako Itsasoaren ertzean. Shemer deitura ezkontzan eskuratu zuen, senarraregandik. 1950ean sartu Israelgo Defentsa Indarretan, Nahal izeneko isialdi taldean, eta gero musika ikasketalk egin zituen Jerusalemen eta Tel Aviven.
2004an hil zen minbiziak jota, eta hil aurretik, lagun bati idatzi zion ordura arte ukatu zuena aitortzeko: guztiz bera izan barik, Jerusalem Urrezkoa bazela Paco Ibañezi hartutako Pello Joxepe kantu eta doinuaren egokitzapen bat. Lagun horrek eta Shemerren familiak erabaki zuten aitortza publiko egitea. Nahiz eta antzekotasuna garbia izan, Paco Ibáñezek aipatu zuenez, Shemerrek ez zuen bere burua erruduntzat hartu behar.[4]
ErreferentziakAldatu
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Naomi Shemerrek ez du gaizki sentitu behar, dio euskal abeslariak, (Ingelesez), Haaretz, 06/05/2005.