Ireki menu nagusia
Artikulu hau pinteoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alejandro Tapia».

Alejandro Tapia Aiestaran (Aginaga, Usurbil, 1930eko azaroaren 26a - 2016ko abenduaren 24a) gipuzkoar pintorea izan zen.

Alejandro Tapia Aiestaran
Bizitza
Jaiotza Usurbil1930eko azaroaren  26a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Usurbil2016ko abenduaren  24a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Mugimendua kubismoa
espresionismoa

Donostiako irudigintza-lantegi batean egin zituen lehen urratsak, eta Madrilgo Arte Ederretako Akademia Librean ikasi zuen ondoren. 1959. urtean itzuli zen Donostiara, eta 1962. urtean jaso zuen lehen saria. Harrezkero irudigintza alde batera utzi eta pintatzeari ekin zion. Euskal Eskolako Ur taldea sortu zuen 1965. urtean Javier Arozena, Karlos Bizkarrondo eta Jose Grazenea pintoreekin batera. Erakusketa asko egin ditu bakarka eta taldean. 1981. urtean erakusketa antologikoa egin zuen Donostiako San Telmo Museoan eta Alga aretoan. Kubismoaren kutsua duen pintura errealista margotzeari eman zion 60ko hamarkadan, eta 70. urteetan espresionismorantz bideratu zen.

Lan nagusiak: La calle, La ventana eta Silla de tijera. Azken urteetan paisaia landu zuen batez ere, eta eskulturara ere itzuli zuen.

ErreferentziakAldatu