Ireki menu nagusia

Manuel Elexpuru del Valle (Bilbo, 1930 - ?, 1993ko ekainaren 4a) bizkaitar kazetaria izan zen, sukaldaritzan aditua.

Manuel Elexpuru
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1930
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1993ko ekainaren 4a (62/63 urte)
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Arkitektura ikasi zuen Madrilen. Urte askoan ilustrazio- eta dekorazio-lanak egin ondoren, margolari bezala hasi zen lanean Clarín publizitate-agentzian. Ondoren J. Walter Thompson agentzian zuzendari nagusi modura aritu zen. 1980-1983 urteen artean artikuluak idatzi zituen Viajar izeneko aldizkarian, Espainiako ardo-eremuen inguruan. 1987an bere gain hartu zuen El Europeo aldizkariko gastronomia-orria, eta lankide modura ere aritu zen Vino y Gastronomía aldizkarian. Cofradía Española de la Buena Mesa delakoaren eta Euskal Gastronomia Kofradiako kide zen.

ErreferentziakAldatu