Anita Dolly Panek (Krakovia, 1930eko irailaren 1a2024ko martxoaren 27a[1]) poloniar-brasildar biokimikaria izan zen, energia-metabolismoa aztertu zuena.

Anita Dolly Panek
Bizitza
JaiotzaKrakovia1930eko irailaren 1a
Herrialdea Brasil
BizilekuaSão Paulo
Lehen hizkuntzaportugesa
Heriotza2024ko martxoaren 27a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaRio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria eta botanikaria
Enplegatzailea(k)Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
KidetzaBrazilian Academy of Sciences (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Familiarekin batera, hamaika urterekin Brasilera emigratu zuen[2], Bigarren Mundu Gerran Holokaustotik ihes egiteko[3]. 1942tik 1949ra Rio de Janeiroko Bennett ikastetxean ikasi zuen[3].

1954an kimikan lizentziatu zen, eta 1962an doktoretza lortu zuen Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean[3]. 1976an unibertsitate berean sartu zen irakasle titular gisa eta 1995ean katedradun emeritu izendatu zuten[4][5].

1971n Brasilgo Zientzien Akademiako kide izendatu zuten[5]. 1996an Merezimendu Zientifikoaren Ordena Nazionala jaso zuen[4].

Bizitza irakaskuntzari eta ikerkuntzari eskaini zion, eta graduondoko 49 ikasle zuzendu zituen. Guztira 170 artikulu baino gehiago argitaratu zituen Brasilgo eta nazioarteko aldizkarietan eta hiru patente erregistratu zituen[4][5].

2024ko martxoaren 27an hil zen Brasilen, 93 urte zituela[1].

Lan hautatuak aldatu

Artikuluak aldatu

  • Os produtos de hidrólise da proteína ureásica da Soja e da Canavalia ensiformis: cromatografia em papel (1955)
  • Peroxidase no mate (1955)
  • Biotechnological applications of the disaccharide trehalose (C. L. Paivarekin batera, 1996)
  • Modulation of trehalase activity in Saccharomyces cerevisiae by an intrinsic protein (J. F. De Mesquita eta V. M. Paschoalinekin batera, 1997)
  • The role of the trehalose transporter during germination (R. Cuber, E. C. Eleutherio eta M. D. Pereirarekin batera, 1997)
  • Identification of an integral membrane 80 kDa protein of Saccharomyces cerevisiae induced in response to dehydration (E. C. Eleutherio eta J. T. Silvarekin batera, 1998)
  • The involvement of hexokinases in trehalose synthesis (D. N. Peixotorekin batera, 1999)
  • Evidence for a modulation of neutral trehalase activity by Ca2+ and cAMP signaling pathways in Saccharomyces cerevisiae (A. C. Souza, J. F. De Mesquita eta beste hainbat egilerekin batera, 2002)

Liburuak aldatu

  • Carta aos meus netos: uma autobiografia (2000)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Polonieraz) «Nie żyje Anita Dolly Panek. Niezwykła osoba, jej powrót do Krakowa trwał 77 lat» Life Krákow 2024-03-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-03-31) (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) Noaj: revista literaria. Asociación Internacional de Escritores Judíos en Lengua Hispana y Portuguesa. Editora Humanitas (argitaratze data: 2003), 179 or. ISSN 0792-0318. (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  3. a b c (Ingelesez) «Anita Dolly Panek» Life Lab jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-23) (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  4. a b c (Portugesez) «Anita Dolly Panek» Conselho Nacional de Desenvolvimento Científico e Tecnológico (Noiz kontsultatua: 2016-02-29).
  5. a b c (Portugesez) «Anita Dolly Panek» Academia Brasileira de Ciências (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).

Kanpo estekak aldatu