Otto Mueller ( Polonia, 1874ko urriaren 16a1930eko irailaren 24a) margolari eta ilustratzaile alemaniarra izan zen. «Die Brücke» talde espresionistaren partaidea izan zen.

Otto Mueller

Bizitza
JaiotzaLubawka (en) Itzuli1874ko urriaren 16a
Herrialdea Alemania
HeriotzaWrocław eta Oborniki (en) Itzuli1930eko irailaren 24a (55 urte)
Hobiratze lekuaGrabiszyński Cemetery (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, artista grafikoa, ilustratzailea, litografoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Eugeniusz Geppert Academy of Fine Arts (en) Itzuli
KidetzaDie Brücke (taldea)
Mugimenduaespresionismoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Biografia aldatu

Otto Mueller Liebaun (gaur egungo Lubawkan, Polonia) jaio zen, Kreis Landeshut, Silesia alemaniarrean. Aita aleman eta ama ijitoa ziren. 1890tik y 1892ra litografo bezala prestatu zen, Görlitzen eta Breslaun. 1894tik 1896ra Dredeko Arte Ederren Akademian ikasi zuen eta, ondoren, ikasketekin Munichen jarraitu zuen, 1898an. Azken hiri horretan Franz von Stuckek talentu ez zuela esan zion eta ondorioz bertako Arte Ederren Akademia utzi zuen.

Muellerren lehenengo lanek inpresionismoaren, Jugendstil mugimenduaren eta sinbolismoaren eragina erakusten zuten. 1908am Berlinera joan zen eta han bere interes nagusia espresionismoan jarri zuen. Urte horietan Wilhelm Lehmbruck, Rainer Maria Rilke eta Erich Heckel ezagutu zituen. 1910ean Dresdeko Die Brücke taldean sartu zen; talde horretan margolari espresionistak biltzen ziren. 1913an Die Brücke, partaideen arteko diferentziak zirela eta, desagertu zen. Halaber, Muellerrek Blaue Reiter artisten taldearekin harremanetan jarri zen.

Lehen Mundu Gerran Alemaniako armadan borrokatu zuen, Frantzian eta Errusian. Gerra bukatuez gero, Breslauko Arte Akademian (Akademie der Bildenden Kunste) irakatsi zuen. Han jarraitu zuen heriotza gertatu arte, 1930eko irailaren 24an. Bere ikasleak izan ziren, besteak beste, Johnny Friedlaender eta Isidor Ascheim. 1937an naziek museoetan zeuden bere 357 lan konfiskatu zituzten berea "Arte endekatua" omen zelako.

Obra aldatu

Mueller Alemaniako expresionismoaren artista lirikoenetariko bat izan zen. Haren gai nagusia gizakien eta izadiaren arteko lotura izan zen. Harmonia da bere lanen ezaugarri nagusietariko bat, bai formetan bai koloretan. Oso ezagunak dira emakume biluzien eta emakume ijitoen egin zituen margolanak.

Margolanak museoetan aldatu

Galeria aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto Mueller