Ireki menu nagusia

Michael Collins (astronauta)

Michael Collins (1930eko urriaren 31) astronauta estatubatuarra, Erroman jaio zen, Italian, bere aita Estatu Batuetako enbaxadan lanean zegoelarik.

Michael Collins (astronauta)
Michael Collins (S69-31742, restoration).jpg
museo zuzendari

Bizitza
Jaiotza Erroma1930eko urriaren 31 (89 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza  (89 urte)
Familia
Aita James Lawton Collins
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa U.S. Air Force Test Pilot School Itzuli
Harvard Business School
Estatu Batuetako Akademia Militarra
St. Albans School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala, froga-pilotoa, astronauta, autobiografialaria, hegazkinlaria, aktorea eta enpresaburua
Enplegatzailea(k) NASA
Smithsonian Institution
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Gradua brigadier general Itzuli
Astronauta
Misioak Gemini 10 Itzuli Apolo
Misioen entseina(k) Gemini 10 
Denbora espazioan 15.964,716666667 minutu
IMDb nm0172531
Michael Collins Signature.svg

1952an Saint Albans eskolan graduatu zen eta zientzietako batxilergoa eskuratu zuen West Pointeko Akademia Militarrean (New York) eta gero Aireko Indarren Edwards Basean egon zen pilotu lanetan. 1959tik 1963 arte 4.200 hegaldi-ordu bete zituen.

1963ko uztailaren 18an, Collins, NASAk aukeratutako hirugarren taldeko astronauta bat izan zen. 1966an , Collinsek lehenengo hegaldi espaziala egin zuen Gemini 10 misioaren barnean, eta bertan altitude marka berria ezarri zuen. Espazio-ontzitik irten eta bi ibilaldi espazial (EVA) burutzen zituen hirugarren astronauta estatubatuarra bihurtu zen.

Collinsek bi hegaldi espazial bete zituen. 266 ordu igaro zituen espazioan eta hortik ordu 1 eta 27 minutu ibilaldi espazialak egiteko izan ziren. Azkenaldia Collinsek programa espazialean izandako esperientziei buruz hainbat liburu idazten jardun du, horien artean, Carrying the Fire eta Flying to the Moon and Other Strange Places. 1988an Liftoff: the Story of America's Adventure in Space idatzi zuen.

Hainbat herritako dominak jaso ditu, horien artean, NASAko Exceptional Service Medal domina. Orain, aholkulari aeroespazial eta idazle lanetan aritzen da.

BibliografiaAldatu

  • Carrying the Fire
  • Flying to the Moon and Other Strange Places
  • Liftoff: the Story of America's Adventure in Space

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Collins (astronauta)