Antonio Gala
Antonio Gala Velasco (Brazatortas, Ciudad Real, Espainia, 1930eko urriaren 2a - ) idazle espainiarra da.
Antonio Gala | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Gala Velasco |
Jaiotza | Brazatortas, 1930eko urriaren 2a (91 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Kordoba |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide Madrilgo Unibertsitatea lizentzia : politika zientzia, ekonomia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | El País (1976 - 1998) El Mundo (1992 - 2015) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia de las Artes Escénicas de España |
Genero artistikoa | drama olerkigintza |
antoniogala.es | |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
BizitzaAldatu
Zuzenbidean lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean, bai eta Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan ere, Madrilgoan.
ObraAldatu
Hasierako urteetan antzerkian eta poesian aritu izan zen batez ere, baina gero eleberriak eta egunkarietako artikuluak idazteari ere ekin zion.
Hauek dira haren antzerki-lan nagusiak: Noviembre y un poco de hierba (1967, Azaroa eta belar pixka bat); Anillos para una dama (1973, Eraztunak dama batentzat), Galaren lanik gogoangarriena; Las cítaras colgadas de los árboles (1974); Petra Regalada (1980); El cementerio de los pájaros (1982, Txorien hilerria), La truhana (1992) eta Los bellos durmientes (1994, Loti ederrak).
Lehen eleberria, El manuscrito carmesí (Idatzi karmesia), 1990ean argitaratu zuen, eta Planeta saria irabazi zuen harekin. Hurrengo eleberriak ere, La pasión turca (1993, Turkiar grina) ere arrakasta handia izan zuen, eta areago Vicente Aranda zuzendariak zinemara eraman zuenean. Aipagarriak dira, orobat, Más allá del jardín (1995, Lorategiaz haraindi) eta La regla de tres (1996, Hiruko erregela).
1997an Poesías de amor (Maitasunezko olerkiak) olerki-bilduma argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El corazón tardío (Bihotz beranta) ipuin-bilduma.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Gala |
- (Gaztelaniaz) Antonio Galaren webgune ofiziala