Ireki menu nagusia

María Jesús Lampreave (Madril, 1930eko abenduaren 11 - Almería, 2016ko apirilaren 4a)[1], ezagunagoa Chus Lampreave izengoitiz, espainiar aktorea izan zen. Sekula aktore bokaziorik izan ez zuen arren, Espainiako zinemako aktore ezagun eta preziatuenetako bat bihurtu zen. Berrogeita hamar film baino gehiagotan eta telebistako lan ugaritan parte hartu zuen, herrialdeko zuzendaririk garrantzitsuenekin lan eginez.

Chus Lampreave
Bizitza
Izen osoa María Jesús Lampreave Pérez
Jaiotza Madril1930eko abenduaren  11
Herrialdea  Espainia
Heriotza Almería2016ko apirilaren  4a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0483942

BiografiaAldatu

Batxilergoa ikasi ondoren, eta pinturarekiko zuen zaletasuna jarraituz, San Fernandoko Arte Ederren Akademiara joan zen, eta Jaime de Armiñánen bitartez, 1958an telebistako aktore gisa debutatu zuen. Zineman Marco Ferreri eta Luis García Berlangaren eskutik hasi zen lanean; azken honekin, El verdugo eta Nacional trilogia bezalako film esanguratsuetan aritu zen.

Baina arrakastarik handienak 1980ko hamarkadan lortu zituen, Pedro Almodóvarren eskutik, 1983ko Entre tinieblas, 1984ko ¿Qué he hecho yo para merecer ésto? eta 1986ko Matador filmeetan lan eginez. Gaztela-Mantxako zuzendariarekin beste bost filmetan lan egin zuen, 2002ko Hable con ella eta 2006ko Volver horien artean. Almodóvarrekin bere filmografia osoan erregularki lan egin duen emakumezko aktore bakarra izan zen.

1986an Fernando Truebarekin lan egin zuen El año de las luces filmean, Goya Sarietarako bere bost hautagaitzetako lehena lortu zuen paper bat eginez. Pertsonaia txoriburu edo fidakorretan aditua, protagonismo handiagoa hartu zuen 1988an Antonio Mercero donostiarrak zuzendutako Espérame en el cielo filmean.

Truebarekin 1992ko Belle Époque filmean lan egin zuen berriz, ingelesa ez den beste hizkuntza batean egindako Oscar Saria irabazi zuena. Lan horrengatik taldeko emakumezko aktorerik onenaren Goya Saria erdietsi zuen. Zuzendariak eta aktoreak 2012ko El artista y la modelo filmean ere lan egin zuten.

FilmografiaAldatu

TelebistaAldatu

Sariak eta hautagaitzakAldatu

Canneseko Zinemaldia

Urtea Maila Filmea Emaitza
2006ko Canneseko Zinemaldia Emakumezko aktorerik hoberena (gainontzeko emakumezko aktoreekin batera) Volver Garailea

Goya Sariak

Urtea Maila Filmea Emaitza
1995 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena La flor de mi secreto Hautagaia
1992 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena Belle Époque Garailea
1989 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena Bajarse al moro Hautagaia
1988 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena Espérame en el cielo Hautagaia
1986 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena El año de las luces Hautagaia

Zilarrezko Fotogramas Sariak

Urtea Maila Filmea/Telesaila Emaitza
2005 Bizitza oso batentzako Irabazlea
1993 Telebistako emakumezko aktorerik hoberena ¿De parte de quién? Erdifinalista (1. erronda)
1990 Telebistako emakumezko aktorerik hoberena Eva y Adán, agencia matrimonial Hautagaia
1988 Zineko emakumezko aktorerik hoberena Espérame en el cielo
Miss Caribe
Mujeres al borde de un ataque de nervios
Hautagaia
1986 Zineko emakumezko aktorerik hoberena El año de las luces
Lulú de noche
Matador
Hautagaia
1984 Zineko emakumezko aktorerik hoberena ¿Qué he hecho yo para merecer ésto? Hautagaia

Aktoreen Elkartea

Urtea Maila Filmea Emaitza
2008 Zineko emakumezko aktore sekundariorik hoberena Fuera de carta Hautagaia
2006 Zineko emakumezko aktore sekundariorik hoberena Volver Garailea
1995 Zineko interpretazio sekundariorik hoberena La flor de mi secreto Hautagaia
  1. Chus Lampreave aktorea hil da eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2016-04-04.