Ann Trevenen Jenkin, jaiotzez Dorothy Ann Trevenen[1], Bryallen izengoitiaz ere ezaguna, (1930eko apirilaren 14a2024ko apirilaren 8a) kornuallestar aktibista, liburuzain, irakasle eta idazlea izan zen[2][3].

Ann Trevenen Jenkin
Bizitza
JaiotzaIngalaterra1930eko apirilaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza2024ko apirilaren 8a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Richard Jenkin (en) Itzuli  (1956 -  2002)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kultura-ekintzailea, Bardoa, poeta, irakaslea, language activist (en) Itzuli eta liburuzaina
KidetzaGorsedh Kernow (en) Itzuli
School Library Association (en) Itzuli
Mebyon Kernow
Celtic Congress (en) Itzuli
Izengoitia(k)Bryallen

Bizitza aldatu

Richard Jenkin politikari eta idazlearen emaztea, 1951n hasi zen New Cornwall aldizkaria argitaratzen, kornuallestar nazionalismoaren ingurukoa. 1957an, Gorsedh Kernow erakundean sartu zen Bryallen izena erabiliz. 1997 eta 2000 artean, Bardo Handi izendatu zuten[4], eta titulu hori lortu duen lehen emakumea izan zen[5]. Gainera, Mebyon Kernow alderdiaren sortzaileetako bat izan zen eta bertan aritu zen[6].

1997an The Dog Who Walked to London haurrentzako liburua argitaratu zuen, Keskerdh Kernow martxari buruzkoa, Kornuallesko matxinadaren 500. urteurrena ospatzeko[7]. Jenkin izan zen martxa honen buru nagusietako bat. Horrez gain, Kernow Bys Vyken/Cornwall for Eve liburua argitaratu zuen[2].

Lau seme-alaba (Morwenna, Loveday, Gawen eta Conran) eta zazpi biloba (Trystan, Riwana, Mark, Talwyn, Trifina, Elowenn eta Kelyn) izan zituen[5][1]. Lovedayk Mebyon Kernow alderdia kudeatu zuen 1990 eta 1997 artean[8].

2024ko apirilaren 8an hil zen, 93 urte zituela[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Brief Biography – Ann Trevenen Jenkin» Noonvares Press (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  2. a b (Ingelesez) «Ann Trevenen Jenkin (Bryallen)» The Gorseth of Cornwall (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  3. a b (Ingelesez) «Sad News» Cornwall Heritage Trust 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  4. (Ingelesez) Tripp, Michael. (2009). Persistence of difference: a history of Cornish wrestling. University of Exeter, 266 or. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  5. a b (Ingelesez) «Tributes paid following death of Cornish Bard» Somerset County Gazette 2002-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  6. (Frantsesez) Tregidga, Garry. (2014). «Comparaisons celtiques - La Bretagne et le mouvement du Renouveau en Cornouailles anglaises» Rencontres Bretagne/Monde anglophone: 7..
  7. (Ingelesez) «Book recalls march» Somerset County Gazette 2003-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  8. (Ingelesez) Tredinnick-Rowe, John. (2017). «Leadership and Feminism in Cornwall» Feminism on the peripheries of Europe. An inclusive and intersectional youth approach. , 72 or..

Kanpo estekak aldatu