Richard St. John Harris (Limerick, 1930eko urriaren 1a - Londres, 2002ko urriaren 25a) irlandar aktore eta zinema zuzendaria izan zen. Abesti asko ere moldatu zituen.

Richard Harris

(1985)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard St John Harris
JaiotzaLimerick1930eko urriaren 1a
Herrialdea Irlandako Errepublika
BizilekuaLimerickeko konderria
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaUniversity College Hospital (en) Itzuli2002ko urriaren 25a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Hodgkinen linfoma
Familia
AitaIvan Harris
Ezkontidea(k)Elizabeth Rees-Williams  (1957ko otsailaren 9a -  1969)
Ann Turkel  (1974ko ekainaren 7a -  1982)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLondon Academy of Music and Dramatic Art
Crescent College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, abeslaria, zinema ekoizlea, hamabosteko errugbilaria, gidoilaria, filosofoa, egile abeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, musikaria, errealizadorea eta estudioko musikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 
Altuera1,85 metro
Enplegatzailea(k)University of Scranton (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
herri-kanta
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaDunhill

IMDB: nm0001321 Allocine: 3853 Rottentomatoes: celebrity/richard_harris Allmovie: p93538 TCM: 514404 TV.com: people/richard-harris IBDB: 44267
Spotify: 30Qh39o424P9qgdHNVouvo iTunes: 76312062 Musicbrainz: 9a976838-8e77-4065-bdbb-748d17ad773b Songkick: 81088 Discogs: 266407 Find a Grave: 6877604 Deezer: 167513 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Antzerkigintzan hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen Zubi alderako leihoa obran eginiko lanagatik, baita Macbeth-ekin ere. Zineman, This Sporting Life (1963) filmarekin heldu zitzaion arrakasta: interpretazio saria Cannesko Zinemaldian, eta Oscarrerako izendapena (beste behin ere izendatu zuten Oscar sarirako, 1990ean). Gerora etenaldia izan zuen Harrisen karrerak, alkoholarekiko mendekotasunak eraginda-edo, baina 1970ean agertu zen berriro hizki handiz bere izena pantailetan, Zaldia izeneko gizona filmari esker. Ordurako eginak zituen Mary Dearen hondoratzea (1959), Navaroneko kanoiak (1961), Bountyko matxinada (1962), Telemarkeko heroiak (1965), Mayor Dundee (1965), Biblia (1965), Camelot (1967) eta Cromwell (1970).

1990eko hamarkadan izan zuen bigarren urrezko aroa, orduan egin baitzituen Zelaia (1990), Barkaziorik ez (1992) eta Gladiator (2000). Film aipagarriak ditu halaber Biolin-jotzailea teilatuan (1971), Lur basati bateko gizona (1971), Robin eta Marian (1976), Tarzan, giza tximua (1981) eta Siberiako bizargina (1999).

Filmagintza aldatu

Diskografia aldatu

  • Camelot (1967)
  • A Tramp Shining (Udaberria 1968)
  • The Yard Went On Forever (Udazkena 1968)
  • My Boy (1971)
  • The Richard Harris Love Album (1972)
  • Slides (1972)
  • His Greatest Performances (1973)
  • Jonathan Livingston Seagull (1973)
  • The Prophet (1974)
  • I, In The Membership Of My Days (1974)
  • Camelot (1982)
  • Mack The Knife (1989)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu