Jasper Johns (Augusta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1930eko maiatzaren 15a) pintorea, eskultorea eta artista grafikoa da. Oso garrantzitsua izan da XX. mendearen erdialdeko Estatu Batuetako artearen garapenean.

Jasper Johns

Bizitza
JaiotzaAugusta1930eko maiatzaren 15a (94 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHego Carolinako Unibertsitatea
Sumter High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, jantzi-diseinatzailea, diseinatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, grabatzailea, ilustratzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Academy of Arts
Suediako Arteen Errege Akademia
MugimenduaNeo-Dada (en) Itzuli
Genero artistikoaarte abstraktua
izadi hila
figure (en) Itzuli

jasperjohns.com
IMDB: nm0424326 Allmovie: p288183 IBDB: 502373
Musicbrainz: 27a4defd-1da7-4837-b91c-6b5c6a5885fd Discogs: 806666 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1954an, garai hartan nagusi zen espresionismo abstraktua alde batera utzi, eta guztiz bestelako eran hasi zen pintatzen. Dianak, Estatu Batuetako ikurrina (Flag), zenbakiak, alfabetoko letrak eta abar ziren margolanen gaiak. Pintura-geruza lodiak jarriz pintatzen zuen, margolana bera objektu bilakatuz, gauza ezagunen erreprodukzio huts izan beharrean. Objektu-den-artea kontzeptuak eragin handia izan zuen handik aurrera eskulturan eta pinturan.

1950eko hamarkadaren azken aldera, Johnsen lanak askeagoak egin ziren. Batzuetan, benetako objektuak jartzen zituen oihalaren gainean, erregelak eta konpasak, esate baterako. False Start (1959, Scull bilduma, New York), umorez eta esanahi-jokoz betetako lana da, pop arten aurrekaria. Etiketa okerrak eta margotutako objektuen gainean koloretako orbanak pintatu zituen.

1987an, bide berriak zabaldu zituen berriz ere, New York hirian Seasons (Urte-sasoiak) izeneko lau laneko ziklo bati ekinez. Ziklo hori oso garrantzitsutzat jo izan da Estatu Batuetako artearen historian.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jasper Johns