Ireki menu nagusia

Julius Pinkas Pascin (Vidin, 1885eko martxoaren 31 - Paris, 1930eko ekainaren 5a) Estatu Batuetako margolaria izan zen, jatorriz bulgariarra.

Julius Pinkas Pascin
Jules Pascin im Café du Dôme, Paris 1910.png
Bizitza
Jaiotza Vidin1885eko martxoaren  31
Herrialdea  Bulgaria
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Paris1930eko ekainaren  5a (45 urte)
Heriotza modua suizidioa: urkatzea
Hezkuntza
Heziketa Académie Colarossi Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Mugimendua espresionismoa

Vienan eta Munichen egin zituen ikasketak. Pascinen lanetan nabarmena da Toulousse-Lautrecen eta Cézanneren eragina. Umorezko eta satirazko marrazkiak eta erretratuak egin zituen, eta Bibliako eta elezaharretako gaiak landu zituen. Kolore arre, gris eta urdinxkak erabili zituen batez ere. Parisen egon ondoren Lehen Mundu Gerran Estatu Batuetara joan zen, eta 1920ean Parisa itzuli zen. 1912-1913 bitartean erakusketa garrantzitsuetan parte hartu zuen Berlinen, Kolonian eta New Yorken. Haren lan nagusiak: Salome, Pierre Mac Orlanen erretratua, Hermine Davideen erretratua.

ErreferentziakAldatu