Ireki menu nagusia

San Andresko Manifestua Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) sortze-agiria da. Bertan jaso ziren alderdiak bere lehen urteetan izan zituen oinarri ideologikoak. 1930eko San Andres egunean plazaratu zuten (azaroaren 30a)[1].

Manifestuan, ondoko printzipioak jasotzen dira:

  1. Errepublikanismoa. Errepublikaren alde egiten zuen Euskal Herriarentzat. Ikuspegi horri jarraiki, urte bete geroagoko hauteskundeetan errepublikar eta sozialistekin bat egin zuen EAE-ANVk Fronte Popularrean.
  2. Independentziaren ikuspegi gradualista. Euskal Herriaren independentziarako bidean pausoz pausoko estrategia defendatu zuen. Horrela, EAJk defendatutako berrezartze foralaren aurka azalduko da eta Espainiako Errepublikaren barneko autonomia baten alde egingo du, etorkizuneko Euskal Estatu baterako lehen urrats bezala.
  3. Euskal Herriarentzako barne-egitura batu baten defentsa. Hala, EAJk planteatutako euskal herrialdeen arteko konfederazioa ez du onartuko.
  4. Erlijio auzietan, joera laikoa hartu zuen. Nahiz eta alderdiko kide gehienak katolikoak izan, alderdian sartzeko ez zen erlijio eskakizunik jarri.
  5. Joera ezkertiarra. Hasieran ikuspegi liberal erreformista hutsa izan bauzen ere, 1936tik aurrera ezkerrerako joera argia hartu zuen, urte hartako otsaileko hauteskundeetara Fronte Popularraren barruan aurkeztean. Espainiako Gerra Zibila piztu zelarik ere, EAEk errepublikaren aldeko jarrera garbia hartu zuen, EAJren hasierako zalantzekin kontrastean. Ordurako, alderdiaren sortzaileetako askok EAE-ANV utzia zuten, ezkerreko joera horrekin ados ez zeudelako.
  6. Planteamendu sozialista eta antikapitalistetara gerturatzea, beti ere marxismotik urrun.
  7. Immigrazioaren aurrean jarrera irekia. Ordura arteko abertzaletasunean nagusi zen arrazismo aranistaren aurka azalduko da.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu