Ray Charles

Ray Charles Robinson (Albany, 1930eko irailak 23- Beverly Hills, 2004ko ekainak 10) soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantari, saxo-jole eta piano-jole bat izan zen. Txikitatik itsu egon zen, eta mundu mailan musika herrikoiaren historian zehar eragin gehien izan zuen musikarietako bat bezala errekonozitua izan zen.

Ray Charles
Ray Charles FIJM 2003.jpg
(2003)
Bizitza
Izen osoaRay Charles Robinson
JaiotzaAlbany1930eko irailaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaGreenville (Florida)
Seattle
Los Angeles
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBeverly Hills2004ko ekainaren 10a (73 urte)
Hobiratze lekuaInglewood Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Eileen Williams (en) Itzuli
Della Beatrice Howard Robinson (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFlorida School for the Deaf and Blind (en) Itzuli
(1937 - 1945)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea, musikaria, egile abeslaria, abeslaria, saxofoi-jotzailea, jazz musikaria, kantaria, music arranger (en) Itzuli, estudioko musikaria eta soul musician (en) Itzuli
Lan nabarmenakGeorgia on My Mind / Carry Me Back to Old Virginny
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ray Charles
Genero artistikoajazza
soula
rhythm and bluesa
bluesa
countrya
gospel musika
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuapianoa
alto saxophone (en) Itzuli
ahotsa
musical keyboard (en) Itzuli
bass (en) Itzuli
DiskoetxeaSwing Time
ABC Records
Atlantic Records
Warner Bros. Records
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaQ29221739 Itzuli

raycharles.com
IMDB: nm0153124 Allocine: 1081 Allmovie: p12423 TV.com: people/ray-charles
Facebook: RayCharles Instagram: official.raycharles MySpace: raycharleslegacy Youtube: UCuDb3PN8JzDZLY-TUosFkgw Souncloud: raycharles Spotify: 1eYhYunlNJlDoQhtYBvPsi iTunes: 160926 Last fm: Ray+Charles Musicbrainz: 2ce02909-598b-44ef-a456-151ba0a3bd70 Songkick: 379726 Allmusic: mn0000046861 Find a Grave: 8896492 Deezer: 1342 Edit the value on Wikidata
Ray Charles autograph.svg

BizitzaAldatu

Ray Charles Georgiako Albany herrian jaio zen. Haurtzaroan, 7 urte zituela galdu zuen ikusmena glaukoma baten ondorioz. Pianoan autodidakta izan zen, baina "St Augustine School"en, itsuendako eskola batean musika klaseak ere jaso zituen braillez. 1940ko hamarkada amaieran, Ray Charlesek diska bat jarri ahal izan zuen bere herrialdeko zerrendetan, eta 1951n bere lehen Top Tena lortu zuen, "Baby, Let Me Hold Your Hand"i esker. Gospel kantuak letra herrikoiekin kantatzeagatik kritikatua izan zen, kantuei letra erlijiosoak eta alderantziz jartzeko tradizio handia dagoen arren. Gospel musikaren fundatzaileetako bat izan zen Thomas Andrew Dorsey da adibideetako bat, musika herrikoian ere ibilbide esanguratsu bat izan zuena. Solomon Burke eta Little Richard bi estiloen artean ere mugitu ziren.

Newport Jazz Festivalean agerpen bat egin ondoren arrakasta garrantzitsu bat lortu zuen "(The Night Time is) The Right Time" lanarekin, eta 1959ko bere kanturik ezagunena izan zen "What'd I say"rekin. Bere karreraren fase honen izatea Ray Charles aurrez aurre izeneko zuzeneko bere bilduman entzun daiteke, 1959an Atlantan afroamerikar entzulego ugari baten aurrean grabatua.

Ray blues-gospeleko bere sintesiaren mugetatik haratago joaten hasi zen Atlanticekin jarraitzen zuen bitartean, disketxe honek orain Jeinua deitzen zuelarik. Orkestra askorekin eta jazz artista askorekin grabatu zuen, Milt Jackson kasu, eta Hank Snowren "I'm Movin' On" lanarekin country musikako bere lehen coverra ere egin zuen.

Ondoren, ABC Recordsera pasa zen. ABCn, Charlesek kontrola handia izan zuen bere musikarekiko, eta bere ikuspegia ez zuen esperimentuzko alboko proiektuetan hedatu, baizik eta pop musikan, emaitza bezala "Unchain My Heart" kantua eta Billboardeko zerrendetan lehen postuan zegoen "Hit the Road, Jack" kantua emanez. 1962an Charlesek kanpoko bere entzule berriak Modern Sounds in Country and Western Music bilduma berriarekin harritu zuen, bilduma honen barnean, beste batzuen artean, "I Can't Stop Loving You" eta "You Don't Know Me". Honen jarraian zenbait arrakasta iritsi ziren, horien artean "You Are My Sunshine", "Crying Time", "Busted" eta "Unchain My Heart".

2004. urtean, Taylor Hackfordek film bat egin zuen Ray Charlesen bizitzari buruz: Ray.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ray Charles