Ireki menu nagusia

Toru Takemitsu (japonieraz: 武満 徹 Takemitsu Tōru?, Tokio, 1930ko urriaren 8a - 1996ko otsailaren 20a) japoniar musikagile bat izan zen. Bere kasa ikasi zuen gehienbat, 1948-1950 urteetan Yasuji Kiyose musikagilearengandik ikasitakoa alde batera utzita. 1951n, margolari, poeta eta musikagileek saioak elkarrekin egiteko mintegi bereziak antolatu zituen Tokion. Takemitsuren musikak Schönberg, Messiaen eta Schaefferren musika konkretuaren eragina izan zuen hasieran. Gero, japoniar musika-tresnekin, elektronikarekin eta serieko musikarekin lan egin zuen. Aipagarriak ditu orkestrarako Requiem (1957); Zuhaitzen Musika (1961); Azaroko urratsak (1967); Asterismo (1968). Halaber, ganbera-musika eta pianorako lanak ere egin zituen.

Toru Takemitsu
Toru Takemitsu Shinchosha 1961-7.jpg
Bizitza
Jaiotza Tokio1930eko urriaren  8a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Tokio1996ko otsailaren  20a (65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: maxkuriko minbizia
Hezkuntza
Heziketa Tokyo University of the Arts Itzuli
Hizkuntzak japoniera
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, pedagogoa, soinu banda konpositorea, idazlea eta classical guitarista Itzuli
Enplegatzailea(k) Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Deutsche Grammophon Itzuli
IMDb nm0006316

1985eko Akira Kurosawak zuzendutako Ran filma ospetsuaren soinu banda ere konposatu zuen.

ErreferentziakAldatu