Txekiera
ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza
Txekiera[1][2] (čeština, český jazyk) Txekian hitz egiten den eslaviar taldeko hizkuntza ofiziala da. 12 milioi hiztun ditu eta latindar alfabetoaz idazten da. Eslovakiera eta poloniera dira txekieratik hurbilen dauden hizkuntzak.
Eduki-taula
HistoriaAldatu
Txekierazko lehenengo idazlanak XIII. mendekoak dira. Jan Husek eta moraviar anaiek ortografia finkatu eta hizkuntza aberastu zuten. XVI. eta XVII. mendeetan, ordea, alemana nagusitu zitzaion txekierari. XVIII. mendean, nazio sentimenduaren eraginez, berpiztu egin zuen: txekierazko hizkuntz eta literatur katedra bat sortu zen Pragako unibertsitatean eta Dobrovskyk eta Jungmannek txekiera modernoaren gramatikaren eta hiztegiaren oinarriak jarri zituzten.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2011-6-29.
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2011-6-29.
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |