Antoine Vitez (Paris, Frantzia, 1930eko abenduaren 20a - 1990eko apirilaren 30a) antzezlea, zuzendaria eta idazlea izan zen. Antzerkiaren eta literaturaren artean banatu zuen bere denbora.

Antoine Vitez

Administrator of the Comédie-Française (en) Itzuli

1988 - 1990
Claude Winter (en) Itzuli - Catherine Samie (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParisko 15. barrutia1930eko abenduaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 15. barrutia1990eko apirilaren 30a (59 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Tania Balachova (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, poeta, itzultzailea, eszenografoa, aktorea, telebista-aktorea eta argazkilaria
Enplegatzailea(k)Comédie-Française
Théâtre des Variétés-Amusantes (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

amis-antoine-vitez.org…
IMDB: nm0900004 Allocine: 3714 Allmovie: p73727
Discogs: 1172214 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Louis Aragonen idazkari izan zen, eta 1960-1962 bitartean SESBko Historia idazten lagundu zion. 1966an antzerkira jo zuen, eta Sofoklesen Elektra aurkeztu zuen. Itzulpenak eta poemak idazten jarraitu bazuen ere (L'Essai de solitude, 1981), zuzendaritzari eta arte dramatikoa erakusteari ekin zion buru-belarri. 1981ean, Chailloteko Antzoki Nazionaleko zuzendari izendatu zuten, eta 1988an Comédie-Françaiseko administratzaile orokorra. Paul Claudelen Le Soulier de satin (1987, Satenezko oinetakoa) osorik muntatu zuen lehena izan zen. Antzezle gisa bigarren mailako paperak egin zituen batez ere, eta zenbait filmetan ere parte hartu zuen; filosofo intelektualaren papera egin zuen Ma nuit chez Maud lanean.

Erreferentziak aldatu