Ireki menu nagusia

Gonzalo Sánchez de Lozada (La Paz, Bolivia, 1930eko uztailaren 1a -) boliviar politikaria da, Errepublikako lehendakaria 1993tik 1997ra eta 2002tik 2003ra.

Gonzalo Sánchez de Lozada
Gonzálo Sánchez de Lozada-Agencia BrasilAntonio Cruz.jpg
77. Boliviako presidentea

2002-08-06 - 2003-10-17
Jorge Quiroga Itzuli - Carlos Mesa Itzuli
Hautaketa: 2002 Bolivian general election Itzuli
74. Boliviako presidentea

1993-08-06 - 1997-08-06
Jaime Paz Zamora - Hugo Banzer
Bizitza
Jaiotza La Paz1930eko uztailaren  1a (89 urte)
Herrialdea  Bolivia
Familia
Ama Carmen Sánchez de Bustamante Calvo
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Amerikar ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ekonomialaria eta ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Revolutionary Nationalist Movement Itzuli
Signature of Gonzalo Sánchez de Lozada.svg

BiografiaAldatu

Filosofia eta ekonomia ikasi zuen. Meatzaritzako enpresaburu gisa nabarmendu ondoren, politikan sartu zen, eta MNR Mugimendu Nazionalista Iraultzaileko kide egin zen.

Víctor Paz Estenssoro presidentearen laguntzaile eta adiskide izan zen, eta Plangintza eta Koordinazioko ministro. Kargu horretan zela, ekonomiaren inflazioari eusten eta estatuaren mendeko enpresen administrazioa garbitzen saiatu zen.

1989ko hauteskundeetan, boto gehien izan zituen hautagaia izan zen, baina, Hugo Banzer eta Jaime Paz Zamorak egin zuten hitzarmena medio, ezin izan zuen Boliviako Errepublikako lehendakaritza hartu.

1993ko hauteskundeak irabazi ondoren, Estatuko buruzagi izan zen; Víctor Hugo Cárdenas izan zen presidenteorde. Agintean egon zen bitartean, Boliviako burdinbideen % 50 pribatizatu zuen, eta baita petrolioa, telekomunikazioak, elektrizitatea eta hegazkin-konpainiak ere.

ErreferentziakAldatu