Enrique Areiltza Arregi
Enrique Areiltza Arregi, Areiltza doktorea bezala ezagunagoa (Bilbo, 1860ko otsailaren 6 – 1926ko ekainaren 14) Bilboko mediku ospetsua izan zen.
Enrique Areiltza Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1860ko otsailaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bilbo, 1926ko ekainaren 14a (66 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea : medikuntza Karitateko ospitalea : Kirurgia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta zirujaua |
Enplegatzailea(k) | Gallartako Meatze Ospitalea Basurtuko Ospitale Zibila |

Biografia
aldatuBilboko San Frantzisko kalean jaio zen, gaur egungo kalearen 15. atarian, 1860.eko otsailaren 6an. Jaio eta, hurrengo egunean, Enrique Raimundo izenaz Abandoko San Bizente elizan bataiatu zuten, bere kalea oraindik elizate horretakoa baitzen.[1]Gurasoak Julian Areiltza Hurtado de Saratxo eta Ramona Arregi Olabarrieta ziren, Zeanurikoa aita eta Enkarterrietakoa ama. Aita, albaitaria zena, familiaren aldetik, burdinola bat zeukan San Frantzisko kalean. Aita 1867an hil zitzaion, berak 7 urte zituela, eta osaba Migel Areiltza, armada karlistan Landa-mariskala izatera iritsiko zena eta Baionan bizi zena, erreferentziazko figura bihurtu zen Enrikerentzat.[2]1905.eko maiatzaren 1ean Emilia Rodas Arana, Rodaseko Konteen alabarekin, ezkondu zen. Senar-emazteak 1909an Portugaletera joan ziren bizitzera, eta Enrique han bizi izan zen hil arte.[3]
Ikasketak
aldatu1870. urtean, hamar urte beteak zituela, Bilboko Instituto Vizcaino ikastetxean batxilergoa ikasten hasi zen eta bertan egon zen 1875. urtera arte. Valladoliden ikasi zuen medikuntza, beharbada San Frantzisko kalean klinika txiki bat zuen Jose Maria Arregi osaba zirujauaren eraginez, eta bere osaba Migelen laguntza ekonomikoarekin. Bertan lau urte eman zituen, 1879 urtera arte. Valladolideko fakultateko Nicolas de la Fuente Arrimadas dekano eta patologia kirurgikoko katedratikoak zuzendu zuen Enriqueren "Valor de la cura de Lister en las heridas contusas" doktore-tesia, doktoregoko sari berezia eskuratuz.[4] Espezializazioa Parisen egin zuen, eta Léon Gossellinen eta Joseph-François Polaillonen klinika mediko eta kirurgikoko espezializazio-ikastaroetara joaten da Charitéko barnetegietan.[5]
Ibilbide profesionala
aldatuTrianoko meatze-ospitalea
aldatu1880an Bilbora itzuli zen eta urte bereko abenduaren 6an Trianoko meatze-ospitaleko lehen zuzendariaren lanpostua lortzen du. 1881. urtarrilaren 21ean Gallartan, Abantoko udalerrian, kokatuta zegoen Trianoko meatzari erietxeak bere ateak zabaldu zituen. Meatzetako lan-istripu kopuru handiak, segurtasun-neurri guztien faltaren ondorioz, mota guztietako traumatismoak sortzen zituen, bereziki larriak bagonetek eta leherketek jaurtitako harriek eragindakoak.[6] Han, Enkarterrietan, hainbat langilerekin, meatzarirekin batez ere, harremanak izan zituen. Era berean, Bizkaiko meatzaldean ondu zituen bai bere heziketa zientifikoa, bai lan intelektuala, bai printzipio moralak.[7]Hain handia zen Enrique de Aretilza sendagile-zirujauaren ospea, non 1897an Estatuko mediku nabarmenetakoek deitu baitzioten Cánovas del Castillo (atentatuagatik larri zaurituta) trata zezan.[7] 1898an, Areiltzak, Juan Gurtubai lagunarekin batera, Sanatorio Bilbaíno sortu zuen, Bilboko Gordoniz kalean, eta 1904an Atxuriko ospitaleko barne-medikuntzako gelaburu kargua hartu zuen.[8]
Gorlizko Ospitalea
aldatu1909an, haurren tuberkulosiaz kezkaturik, Felipe LLano diputatu probintzialari proposatu zion mozio bat aurkeztea, haurrentzako zentro bat sortzeko, tuberkulosia prebenitzeko. Horretarako, ikerketa sakon bat egin zuen. 1911.ko apirilaren 29an Gorlizko hondartzan eraikitze lanak hasi ziren, eta obrak geldiarazi zituzten lehen mundu gerrak eragindako arazoak gainditu ondoren, Gorlizko Sendategia 1919ko ekainean inauguratu zen.[9]
Basurtu
aldatu1918an zuzendari izendatu zuten Basurtuko ospitalean, baina soldatari uko egin zion. Ospitale horretan, Anatomi patologikoko institutua sortu zuen.[7]
Aintzatespen publikoak
aldatu- Bilboko Indautxu auzoko Areiltza Doktorearen zumarkaleak berari zor dio izendapena.[7]
- Era berean, Bilboko kale horretan dago Areiltza Doktorearen Anbulatorioa.[10]
- Portugaleten, Areilza Doktorearen parkea dago.[11]
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Vitoria Ortiz, Manuel. (1975). Vida y obra del Doctor Areilza. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca ISBN 84-248-0198-9..
- (Gaztelaniaz) Vitoria Ortiz, Manuel. (1978). Los hospitales mineros de Triano. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca ISBN 84-248-0389-2..
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) «Enrique de Areilza doktorearen eta haren interes neurologikoko edo neurokirurgikoko lanen azalpen biografiko laburra» Gaceta médica de Bilbao (Bilbo) Bol: 121, zk: 2 ISSN 0304-4858..
Erreferentziak
aldatu- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 19 orr. .
- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 20-23 orr. .
- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 60-63 orr. .
- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 31-34 orr. .
- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 37 orr. .
- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 45 orr. .
- ↑ a b c d «BilbaoIzan, AREILTZA DOKTOREAREN ZUMARKALEA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-29).
- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 59 orr. .
- ↑ Vitoria Ortiz 1975, 64 orr. .
- ↑ «Areiltza Doktorearen Anbulatorioa» www.osakidetza.euskadi.eus 2023-04-04 (Noiz kontsultatua: 2025-03-29).
- ↑ «Areilza Doktorearen parkea» Portugaleteko Udala.