Hans-Jürgen Massaquoi edo ezagunakoa Hans Massaquoi (Hanburgo, 1926ko urtarrilaren 19a, Jacksonville, Florida, AEB, 2013ko urtarrilaren 19a) alemaniar-estatubatuar kazetari eta idazle bat izan zen. Ezaguna da Alemania nazian jaio eta bizi izan zelako eta garai hartan Alemanian egondako mulato bakarrenetarikoa izanik bere ikuspuntu ezberdin eta aberasgarria eman zuelako bere idazkietan. Ama Berta Beatz zuen, alemaniar erizaina; aita, berriz, Liberiako kontsul Momulu Massaquoiren seme Al-Haj.[1].

Hans Massaquoi
erredaktoreburu

Bizitza
JaiotzaHanburgo1926ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Liberia
 Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaJacksonville2013ko urtarrilaren 19a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
alemana
behe-alemana
Missingsch (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta iritzi-kazetaria
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada

IMDB: nm1951051 iTunes: 364545504 Find a Grave: 107181480 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa Alemanian aldatu

Aitak ez zuen seme jaioberria bere gain hartu, baina aitonak besoak zabalik hartu zituen ama-semeak kontsulatuan.

Lehen urteetan errealitate paralelo batean bizi izan zen Hans. Kanpoan nazionalsozialismoa indarra hartzen ari zen bitartean, kontsulatuan Hansen inguruko gehienak beltzak ziren eta etxeko zuri apurrek nagusi liberiarren zerbitzuan lan egiten zuten. Kalean, mutiko exotikoak arreta eta losintxak jasotzen zituen. Beltzak zurien gainetik zeudela, bere arraza abantailatsua zela iruditzen zitzaion Hansi.

1932an kontsulak Liberiara itzuli behar izan zuen eta ama-semeak argindarrik eta urik gabeko atiko batera aldatu ziren. Hantxe bukatu zen ordura arteko bizimodu erraza. Eta hurrengo urtean Hitler kantziler izendatu zuen Hindenburgek.

Bere adineko beste asko bezala, nazien distirak liluratu zuen. Ama lanean zenean, Hans zaintzen zuen bizilagunari, izeba Möller-i, jertsean svastika josteko eskatu zion. 1936an, hamar urterekin, Deutsches Jungvolk Hitlerren Gazteriaren haurren taldean sartu nahi izan zuen, baina ez zioten utzi. Ikasle ona zen eta ingeniaria izan nahi zuen. Baina 1938an eskolako zuzendariak bere txostena faltsutu zuen ikasle mulatoa bigarren hezkuntzara iritsiko ez zela eta, beraz, unibertsitatean ikasiko ez zuela ziurtatzeko.

Gerra garaian aldatu

Burdindegi batean sartu zen aprendiz eta han jardun zuen hainbat urtez.

Bigarren Mundu Gerra piztu zenean ez zuten errekrutatu, eta bere borondatez frontera joateko izena eman zuenean ere gudarostek ezezkoa eman zion.

Behin Alderdi Naziko kide batek taberna batean eraso egin zion eta Bertha amak geldiarazi zuen erasotzailea. Eta gerran pilotu aliatutzat jo zuten beste batean; ozta-ozta atera zen onik. Baina beltzak ez zituzten jazarri sistematikoki, juduak edo ijitoak bezala. Behe-mailako gizakitzat zituzten, baina ez zegoen haiek sarraskitzeko premiarik.

Gerra ostean Liberiara joan zen lehenik eta AEBetara gero. Kazetaritza ikasi zuen eta, besteak beste, Martin Luther King buru zuen Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduan parte hartu zuen.

Alemaniara bidaia asko egin zituen eta 2013an hil artean, behin eta berriro adierazi zuen Alemania zela bere aberria.

Bizitza pertsonala aldatu

Massaquoi ezkonduta zegoen Katharine Rousseve Massaquoirekin. Bi seme zituen aurreko ezkontza baten ondorioz Steve and Hans Jr. Gaur egun bere semeak AEBtan bizi dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2016-6-5). «Hans Massaquoi, beltza nazi artean» Argia CC-BY-SA lizentzia.