Aurèlia Muñoz Ventura

Kataluniar artista

Aurèlia Muñoz Ventura (Tarragona, 1926Bartzelona, 2011ko ekainaren 9a) kataluniar artista izan zen. Artista honen obra ehungintzaren ikerketari lotuta dago eta arlo horretan egin zuen ekarpena funtsezkoa izan da. Era berean, artearen eta artisautzaren defendatzaile handia izan zen, bere obran bien arteko sinbiosia lortu zuen.

Aurèlia Muñoz Ventura
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAurèlia Muñoz Ventura
JaiotzaTarragona, 1926
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2011ko ekainaren 9a (84/85 urte)
Hezkuntza
HeziketaEscola Massana
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakartista, diseinatzailea, ehungintzako artista eta ehulea
Jasotako sariak
aureliamunoz.cat eta aureliamuñoz.com

Biografia aldatu

Bartzelonan jaio zen 1926an, Montserrat Institutuan ikasi zuen, Montessori metodoa jarraitzen zuen eskolan, han eskuekin lan egiten eta espazioa antolatzen hasi zen. Gero, Arte Aplikatuen Eskolan eta Bartzelonako Massana Eskolan ikasi zuen.

Ehungintza: artisautza eta artea aldatu

1970etik aurrera, tapizari buruzko berritze- eta azterketa-lanari ekin zion, antzinako korapiloen eta arropen ikerketan eta hiru dimentsioko lanaren aukeretan oinarrituta, eta, aldi berean, artisautza eta ehuna aldarrikatu zituen kultura-adierazpen gisa.[1]

Makramea bere tapizen oinarria da. Estandarteak, jantziak, zilindro handiak eta pieza eraldagarriak egin zituen, sisal-sokak erabiliz.

Nazioartean oihartzun handienetarikoa duen Kataluniako ehun-artistetako bat da. Bere lana hamaika museotan ikus daiteke, besteak beste, Kataluniako Arte Museo Nazionalean,[2] MACBA,[3] Reina Sofía Arte Zentroko Museo Nazionala,[4] Madrileko Colección Masaveu,[5] Amsterdameko Stedelijk Museoan edota New Yorkeko MoMa museoan.[6][7]

Muñoz Bartzelonan hil zen 2011ko ekainaren 9an.[8] 2019an, artistaren familiak zazpi pieza eta Muñozen marrazki-bilduma bat eman zizkion Kataluniako Arte Museo Nazionalari.[9]

Sariak eta aitortzak aldatu

  • 1968an, Parisko Zilarrezko Domina.
  • 1975ean, Brontzezko domina Lodzeko Tapizaren III. hirurtekoan.[10]
  • 1976an, Convergence 76 saria, Pittsburg.
  • 1980an, Kultura Ministerioaren "Artes del Libro y Enkoadernación" saria, Bartzelona.
  • 1982an, Kirolaren Biurteko Saria, Madril.
  • 1985ean, Brontzezko domina Lodzeko Tapizaren VI. hirurtekoan.[10]
  • 1993an, Creu de Sant Jordi, Kataluniako Generalitateak emana.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu