Georges Figon (1926ko urriaren 21a - 1966ko urtarrilaren 17a), gaizkile ohi eta editore bat zen. Ezaguna egin zen Mehdi Ben Barka ekintzaile marokoarraren bahiketa antolatzeagatik, 1965eko urriaren 29an.

Georges Figon
Bizitza
JaiotzaParisko 14. barrutia1926ko urriaren 21a
Herrialdea Frantzia
Heriotza1966ko urtarrilaren 17a (39 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakBarbouzea eta kimikaria

Familia burgeseko semea zen. Hiru urte iragan zituen ospitale psikiatriko batean, eta beste hamaika urte kartzelan. Iruzur ahalegin bategatik atxilotzera joan zitzaizkion polizietako bati tiro egiteagatik sartu zuten preso. 1961ean atera zen espetxetik, eta Parisko sare intelektualekin harremana egin zuen.

Sare haren bidetik, editore eta produktore lanetan hasi zen. Film bat egiten ari zelako aitzakian, Mehdi Ben Barkarekin harremanetan sartu zen, eta harekin Parisen finkatutako hitzordu batean bahitu zuten Ben Barka, 1965eko urriaren 29an.

1966ko urtarrilean hainbat adierazpen egin zizkion L’Express astekariari, eta zehazki Marokoko Ufqir jeneralari leporatu zion Ben Barkaren bahiketa eta hilketa.

Ben Barka bahitu zutenetik ezkutuan bizi zen. Poliziak haren etxea lokalizatu zuen, eta 1966ko urtarrilaren 17an joan zen atxilotzera. Baina hilda aurkitu zuten, hainbat balaz. Ez zuten argitu nork eta nola hil zuen, eta ikerketa ofizialak ondorioztatu zuen bere buruaz beste egin zuela.

Jean-Patrick Manchette idazleak L’Affaire N’Gustro eleberri beltza idatzi zuen 1971n. Fikzio gisa idatzitako eleberri hark Ben Barkaren bahiketa du gaia. Liburu hartako protagonista oinarritzen da Figonen bizitzan.