Alderdi Demokratiko Unionista

Alderdi Demokratiko Unionista(DUP) (ingelesez Democratic Unionist Party) Ipar Irlandako alderdi unionista nagusia da. Azken hauteskundeen arabera, Ipar Irlandako alderdi handiena da, eta Erresuma Batuko Parlamentuan, laugarrena.

Alderdi Demokratiko Unionista
Datuak
Izen laburraDUP
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaErresuma Batua
Ideologiaunionism in the United Kingdom (en) Itzuli, British nationalism (en) Itzuli, Kontserbadurismo nazionalista, Kontserbadurismo soziala, Eskuindar populismoa eta Euroeszeptizismoa
Kokapen politikoaeskuin politiko eta zentro-eskuin
Agintea
LehendakariaMaurice Morrow (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1971ko irailaren 30a
Sortzailea
AurrekoakProtestant Unionist Party (en) Itzuli
Koloreak    
webgune ofiziala
Twitter: duponline Edit the value on Wikidata

Ian Paisley eta Peter Robinson ditu buruan. Ian Paisley berak eta Desmond Boalek sortu zuten 1971n. Eserlekuak udal, probintzia, nazio eta europar mailetan irabazi ditu. Ipar Irlandako unionistei dagokienez, UUP (Ulster Unionist Party) dute aurkari nagusia. Izan ere, 1970eko zein 1980ko hamarkadetan UUP unionisten alderdi ofizialtzat jotzen baitzen. Nolanahi ere, DUPen aurkari nagusia Sinn Fein alderdi nazionalista da.

George J. Mitchell AEBetako senatariaren eskutik Ostiral Santuko Hitzarmeneko eztabaidetan parte hartu zuen DUPek. Hala ere, IRAk armak gorde zituen arren Sinn Feinen parte-hartzea utzi zenean, DUPek atzera egin zuen. Hitzarmena onartzeko erreferendumean ezetzaren alde jo zuten.

DUPek bi eserleku lortu ziten Ipar Irlandako Komite Exekutiboan. Ministro horiek kabinetean Sinn Feinekoekin biltzeari uko egin zioten. Ipar Irlandako Asanbladarako 2003ko hauteskundeetan, DUP eskualdeko alderdi handiena bihurtu zen, 30 eserleku lortuta. 2004an, Erresuma Batuko Parlamenturako hauteskundeetan, Ipar Irlandako alderdi handiena bihurtu zen (Andrew Hunterrekin batera, 7 eserleku eskuratu zituen. UUPk 5, Sinn Féinek 4, eta SDLPk 3). 2005eko hauteskunde orokorretan, egoera hori berretsi zen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu