Harper Lee
Nelle Harper Lee (1926ko apirilaren 28a - 2016ko otsailaren 19a), estatubatuar idazlea izan zen. Bere lan ezagunena To Kill a Mockingbird eleberria da, 1961ean Pulitzer saria irabazi zuen lana. J. D. Salinger idazleak lez, Leek ez zuen elkarrizketarik apenas eskaini eta jendearenetik urrun bizi zen; aipatu lana argitaratu ostean saiakera bakan batzuk sortu ditu. 1962an eleberri hura zinemara egokitu zuen Robert Mulligan zuzendariak, eta hiru Oscar sari jaso zituen. Gregory Peck aktoreak eleberriko Atticus Finch pertsonaiarena egiten zuen.
Harper Lee | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Nelle Harper Lee |
Jaiotza | Monroeville, 1926ko apirilaren 28a |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Monroeville, 2016ko otsailaren 19a (89 urte) |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Amasa Coleman Lee |
Ama | Frances Cunningham Finch |
Hezkuntza | |
Heziketa |
University of Alabama (en) ![]() Huntingdon College (en) ![]() ![]() University of Utah Health Care (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, musikaria, gidoilaria, legelari-poeta eta prosalaria |
Lan nabarmenak | To Kill a Mockingbird |
Jasotako sariak | |
Influentziak | William Faulkner |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Izengoitia(k) | Harper Lee |
Genero artistikoa |
Southern Gothic (en) ![]() eleberria |
IMDb | nm0497369 |
![]() |
To Kill a Mockingbird berdintasunaren eta justiziaren aldeko aldarria da, arrazakeriaren aurkako manifestua. Emakume zuria bortxatu duelako salaketa egotzi diote beltz bati eta beroni laguntzen saiatuko da Atticus Finch; horrek guztiak eragiten duenak argumentuaren haria osatzen du.
2015rako Harperren bere bigarren eleberriaren argitalpena iragarri zen. Izenburua Go Set a Watchman izango omen zuen eta plazaratzea uztailaren 14rako aurreikusten zen. Nobela berria aurrekoaren jarraipena izatekoa zen, pertsonaia beretsuekin. [1]
LanakAldatu
- Lee, Harper (1960) To Kill a Mockingbird. New York: J. B. Lippincott.
- Lee, Harper (1961) "Love--In Other Words". Vogue aldizkaria.
- Lee, Harper (1961) "Christmas to Me". McCalls aldizkaria.
- Lee, Harper (1965) "When Children Discover America". McCalls aldizkaria.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harper Lee |
- (Ingelesez) Encyclopedia of Alabama: Harper Lee
- (Ingelesez) 1964 Roy Newquist-ek eginiko elkarrizketa
- (Ingelesez) NNDB Soslaia
- (Ingelesez) "Harper Lee Still Prizes Privacy Over Publicity" The Christian Science Monitor, 1997ko irailaren 11koa
- (Ingelesez) "Mockingbird author steps out of the shadows" [The Guardian], 2006ko otsaialren 5ekoa
- (Ingelesez) Mockingbird: A Portrait of Harper Lee Charles J. Shields, 2006
- (Ingelesez) "Harper Lee Emerges for 'Mockingbird' Award" All Things Considered, 2007ko urtarrilaren 27koa