Ireki menu nagusia

Beji Caid Essebsi (edo el-Sebsi, arabieraz: الباجي قائد السبسي‎, transliterazioa al-Bājī Qāʾid as-Sabsī) (Sidi Bou Said, Tunisia, 1926ko azaroaren 29a - Tunis, 2019ko uztailaren 25a) Tunisiako politikaria izan zen.

Beji Caid Essebsi
Béji Caïd Essebsi 2015-05-20.jpg
Tunisiako presidentea

2014-12-31 - 2019-07-25
Moncef Marzouki - Mohamed Ennaceur Itzuli
Hautaketa: 2014 Tunisian presidential election Itzuli
Tunisiako Lehen Ministroa

2011-02-28 - 2011-12-24
Mohamed Ghannouchi Itzuli - Hamadi Jebali
ambassador of Tunisia to France Itzuli

1970-08-01 - 1971-12-14
Abdelaziz Rassâa Itzuli
Minister of Interior Itzuli

1965-07-05 - 1969-09-08
Taïeb Mhiri Itzuli - Hédi Khefacha Itzuli
Bizitza
Jaiotza Sidi Bou Said Itzuli1926ko azaroaren 29a (92 urte)
Herrialdea Tunisiako Protektoratu Frantsesa
 Tunisia
Bizilekua Carthage Palace Itzuli
Heriotza Military hospital of Tunis Itzuli2019ko uztailaren  25a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Chadlia Caid Essebsi Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Paris Law Faculty Itzuli
Sadiki College Itzuli
Hizkuntzak arabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
Alderdi politikoa Call for Tunisia Itzuli
Constitutional Democratic Rally Itzuli
Politikari independente
Beji caied essebsi signature.png

BiografiaAldatu

Izaera burgesduneko familia batekoa zen, eta, kolonietan bizitako gazte askok bezala, familiak metropolira bidali zuen goi mailako ikasketak egiteko. Horregatik, zuzenbidea ikasi zuen Parisen. Gero, politikan, independentzia aldarrikatzen zuten mugimenduetan hasi zen parte hartzen eta Neo Destour alderdi nazionalistako kideen defentsa ere aritu zen abokatu moduan jardunez[1].

Tunisiak 1956an independentzia lortu eta gero, Habib Bourguiba Neo Destourko buruzagia izendatu zuten presidente, alderdi bakarreko sisteman. Harez geroztik, Essebsik politikan jardun zuen Bourguibaren aholkulari gisa hasieran, eta 1971ra arte hainbat kargu edukiz: Segurtasun Nazionalerako buru, Barne eta Defentsa ministro, Frantzian enbaxadore...[1]

Bere bizitza politikoan erregimeneko parte izan arren berarekin desadostasunak edukitzeagatik bihurtu zen ezagun. Honen ondorioz, 1970eko hamarkadan politika gorena alboratu zuen eta berriro, 1980ko hamarkadan itzuli zen, Bourguibaren azken urteetan eta Zine el-Abidine Ben Aliren lehenetan. 1990eko hamarkadan berriz politika utzi egin zuen, eta 2011ko matxinadan itzuli zen berriro, erreforma gidatu zezakeela ikusi zuelako. Islamistek eta ezkerrak, hala ere, ez zuten konfiantzarik Essebsirekin[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c M. R., «Erregimenari lotutako disidentea», Berria, 2014-11-23