Ireki menu nagusia

Jesus Larrañaga Lizarralde (Arrasate, Gipuzkoa, 1926ko azaroaren 18a - ib., 2004ko maiatzaren 7a) Arrasateko kooperatibetako sortzailetako bat zen.

Jesus Larrañaga Lizarralde
Bizitza
Jaiotza Arrasate1926ko azaroaren  18a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Arrasate2004ko maiatzaren  7a (77 urte)
Jarduerak

BiografiaAldatu

Lehen mailako eskola gainditu eta gero, 14 urte zituela, Unión Cerrajera de Mondragónek (UCEM) zuen Ikastun Eskolan egin zituen lehen ikasketa teknikoak. Han zegoela Jose Maria Arizmendiarrieta abadea ezagutu zuen, gerora Arrasateko kooperatiba sortuko zuenetako bat.

1945ean Industriako Ofizial Mekaniko ikasketak bukatu zituen eta ondoren Zaragozako Peritu Industrialen Eskolan ingeniari tekniko industrial mekaniko titulua lortu zuen. 1952an amaitu zuen karrera.

Ulgor eta S. Coop. sortzeko proiektuan parte hartu zuen. 1955tik 1963ra arte Ulgorreko Merkataritza zuzendari bezala egin zuen lan. Ondoren Ulgorreko gerente izan zen 1964ra arte. Ondorengo bost urteetan Euskadiko Kutxako enpresa dibisioan (LKS) egin zuen lan. 1970ean Ulgor, S.Coop enpresako gerente izendatu zuten, eta 1981ra arte egon zen kargu horretan. 1981etik 1991ra arte Fagor Taldeko Nazioarteko lanen zuzendaritzan egin zuen lan. Ondoren MCCko aholkulari bezala egon zen.

Espainiako normalizazio eta ziurtatze elkartearen (AENOR) sortzaileetariko bat izan ez ezik, elkarte honen presidente izan zen ere. Horrez gain, industria elektronikoen elkarte nazionalen (ANIEL) kide eta gainera, ANFELeko (Etxeko tresnen fabrikatzaileen elkarte nazionala) lehendakari izan zen.

Idatzitako liburuakAldatu

  • Interioridades de una Utopía (1981)
  • Don José María Arizmendiarrieta y la experiencia cooperativa de Mondragón (1998)