Ireki menu nagusia

Piero Camporesi (Forli, 1926ko otsailaren 15a - Bolonia, 1997ko abuztuaren 24a) italiar idazlea izan zen.

Piero Camporesi
Piero Camporesi 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Forlì1926ko otsailaren  15a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1926-02-15 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1997-08-24)
Heriotza Bolonia1997ko abuztuaren  24a (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Boloniako Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak filologoa, historialaria eta antropologoa
Enplegatzailea(k) Boloniako Unibertsitatea

1969-1996 urteetan italierako eta italiar literaturako irakasle izan zen Boloniako Unibertsitatean. 1960ko hamarraldian Ludovico di Bremeren literatura-kritikako lanak (Il Romitorio di sant´Ida, 1961; Lettere, 1966) eta Vittorio Alfieri poeta eta dramaturgoarenak aztertu zituen. Literatura-kritikaren eta filologiaren alorrez gainera, historia eta antropologia landu zituen, eta hala aztertu zuen Pellegrino Artusiren La Scienza in cucina e l´arte di mangiar bene sukaldaritzari buruzkoa (1970). Elikagaien inguruko ikerketek pobretasun eta iraupenaren inguruko gaiak aztertzera eraman zuten, eta orobat janaren eta edanaren inguruko errituak eta adierazpenak. Pobretasunaren bidez, arloteenganako interesa sortu zitzaion. Camporesik, bestalde, Erdi Aroko elitearen kulturaren eta herriaren kulturaren arteko harremanak aztertu zituen. Hala, lehenaldia ulertzeko modu berri bat sortu zuen, eta horri esker gizartearen bizitzaren zirriborroa egin ahal izan zuen, eta ikertzen zituen erretratuak fintasun handiz azaldu.

ErreferentziakAldatu