Buffalo Bill

William Frederick Buffalo Bill Cody (1846ko otsailaren 26a, LeClaire udalerritik hurbil, Iowa - 1917ko urtarrilaren 10a, Lookout Mountain, Golden, Colorado) estatubatuar gudaria, bufalo ehiztaria, ikuskizun antolatzailea eta plazagizona izan zen. Mendebalde Urruneko pertsonaia ezagunenetakoa izan zen.

Buffalo Bill
Cody-Buffalo-Bill-LOC.jpg
Bizitza
Izen osoaWilliam Frederick Cody
JaiotzaScott konderria1846ko otsailaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDenver1917ko urtarrilaren 10a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaIsaac Cody
AmaMary Ann Bonsell Laycock
Ezkontidea(k)Louisa Frederici (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, antzerki aktorea, frontiersman (en) Itzuli, enpresaburua, zirkuko artista, showman (en) Itzuli eta ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduasoldadu soil
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

IMDB: nm0168621 Allocine: 37961
Find a Grave: 211 Edit the value on Wikidata
Buffalo Bill Cody signature.svg

Gaztetan denetarik egin zuen: zamalaria, mezularia, Pony Expresseko langilea, gidaria, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Batasunaren aldeko gudaria, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako esploratzailea, bufalo ehiztaria (bere ezizena hortik zetorren), ostalaria... guzti honek Mendebalde Urruna ongi ezagutzeko beta eman zion.[1]

Buffalo Bill's Wild WestAldatu

1883an "Buffalo Bill's Wild West" ("Buffalo Billen Mendebalde Basatia") ikuskizuna sortu zuen.[1] Bertan, eta beste askoren artean, Zezen Eseria buruzagiak eta hogeiren bat sioux gudarik parte hartu zuten. Ikuskizun honetan benetako indiar eta cowboyak parte hartzen zuten. Ikuskizun hau Europan zehar ere jardun zuen, honek Mendebalde Urruna mundu mailan ezagun bilakatzen asko lagundu zuelarik.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b William “Buffalo Bill” Cody. (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buffalo Bill