Selangor (malaysieraz s(ə)laŋo(r) ahoskatua; Jawi:سلاڠور; txinera tradizionalez: 雪兰莪; tamileraz: சிலாங்கூர்) Malaysiako estatua da, Malaysya Penintsularrean. Hauek dira haren mugak: hegoaldean Negeri Sembilanekin, Pahangekin ekialdean, Perakekin iparraldean eta Malakako itsasartea mendebaldean. Hiriburua Shah Alam da. Selangorrek Kuala Lumpur eta Putrajaya inguratzen ditu, garai batean Selangorren pean zeudenak. Selangor Malaysiako estatu jendetsuena da, batez ere industriak bultzatu duen hazkunde ekonomikoari esker. Kuala Lumpur konurbazioaren hazkundeak ere lagundu dio. Kuala Lumpur Selangorren hiriburua izan zen 1974 arte; urte horretan konurbazio hori estatutik banandu zen lurralde federala bihurtzeko.

Selangor
 Malaysia
Flag of Selangor.svg Coat of arms of Selangor.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Malaysia
ISO 3166-2MY-10
HiriburuaShah Alam (en) Itzuli
GobernuburuaSharafuddin of Selangor (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak3°20′N 101°30′E / 3.33°N 101.5°E / 3.33; 101.53°19′48″N 101°30′0″E
Selangor in Malaysia.svg
Azalera8.104 km²
MugakideakKuala Lumpur, Putrajaya, Perak, Pahang eta Negeri Sembilan
Demografia
Biztanleria5.411.324 (2010)
Dentsitatea667,73 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+08:00
MatrikulaB
selangor.gov.my

Selangor ere arabierazko ohorezko izen batekin ezaguna da baita, Darul Ehsan ("Zinezkotasunaren Egoitza").

EtimologiaAldatu

Selangor malaysierazko selangau hitzetik etor daiteke, eulia (Musca vicina). Antza, intsektu hauek oso ugariak dira Selangor ibaian, estatuko ipar-mendebaldean.

BarrutiakAldatu

Selangorren 9 barruti daude (malaysieraz: daerah): -

TurismoaAldatu

Turismoa Selangorreko diru iturri nagusietariko bat da. Malaysiako leku bisitatutako bat da.

Kanpo estekakAldatu