Bessie Coleman (Atlanta, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1892ko urtarrilaren 26a - 1926ko apirilaren 30a)[1] hegazkinlari aitzindarietako bat izan zen. Pilotu baimena lortu zuen afro-amerikar jatorriko lehen emakumea izan zen, bai eta hori lortu zuen amerindiar jatorriko lehen pertsona ere.[2][3][4][5] Nazioarteko Federazio Aeronautikoarengandik pilotu lizentzia eskuratu zuen 1921eko ekainaren 15ean,[6] eta nazioarteko pilotu lizentzia lortu zuen lehen pertsona beltza izan zen.

Bessie Coleman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Coleman
JaiotzaAtlanta (Texas)1892ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWaxahachie (Texas)
Atlanta (Texas)
Langston (Oklahoma)
Chicago
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaJacksonville1926ko apirilaren 30a (34 urte)
Hobiratze lekuaLincoln Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: hegazkin-istripua
Hezkuntza
HeziketaLangston University (en) Itzuli
Caudron School of Aviation (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta stunt pilot (en) Itzuli
Lantokia(k)Chicago
Jasotako sariak

bessiecoleman.org
Find a Grave: 19750 Edit the value on Wikidata

Lurretik ateratako etekinen parte baten truke lur jabeentzat lurrak lantzen zituen Texasko nekazari familia baten sortua, Coleman kotoizko soroetan aritu zen gaztetan. Aldi hartan bertan, beltzentzat banandutako eskola txiki batean ikasten zuen. Langstongo Unibertsitatera ikastera joan zen ikasturte batez. Hegan egiteko interesa izan zuen hasieran, baina afro-amerikarrek, amerindiarrek eta emakumeek ez zuten hegazkinlari trebakuntza jasotzeko aukerarik Ameriketako Estatu Batuetan. Beraz, dirua aurreztu zuen, eta hegazkinlari eskoletara Frantziara joateko babesak lortu zituen. Ondoren, pilotu bilakatu zen Estatu Batuetan, aire ikuskizun guztiz arriskutsuetan. Queen Bess eta Brave Bessie izenez ezaguna zen,[7] eta afro-amerikar hegazkinlarientzako eskola abiatzeko asmoa zerabilen. Coleman hegazkinaren istripu batean hil zen 1926an, hegazkin berri bat probatzen ari zela. Bere aitzindari rola inspirazio iturri izan zen hastapenetako pilotu haientzat eta afro-amerikar nahiz amerindiar komunitateentzat.

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Bessie Coleman, American aviator» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
  2. (Ingelesez) Bessie Coleman (1892-1926). (Noiz kontsultatua: 2010-03-03).
  3. (Ingelesez) «Some Notable Women In Aviation History» Women in Aviation International (Noiz kontsultatua: 2008-04-10).
  4. (Ingelesez) Onkst, David H.. (2016). «Women in History: Bessie Coleman» Natural Resources Conservation Service Nevada (Noiz kontsultatua: 2016-01-05).
  5. (Ingelesez) «Fighter pilot takes inspiration to new heights» U.S. Air Force (Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armada) (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
  6. (Ingelesez) «Pioneer Hall of Fame» Women in Aviation International (Noiz kontsultatua: 2008-04-10).
  7. (Ingelesez) «Bessie Coleman» National Women's History Museum (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).

Gaian sakontzeko aldatu

Kanpo estekak aldatu