Euskal Mendizale Federazioa
Euskal Mendizale Federazioa Euskal Herriko mendizaletasun, eskalada eta alpinismoaren federazioa da.
Euskal Mendizale Federazioa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kirol-federazioa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Jarduera | |
Kidetza | International Climbing and Mountaineering Federation (en) |
Historia | |
Sorrera | 1924ko maiatzaren 18a |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1924ko maiatzaren 18an Elgetan (Gipuzkoa) sortu zuten, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko mendi-elkarteek sustatuta, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenarekin.
1926an Pyrenaica aldizkaria plazaratu zuten, eta gaur egun ere argitaratzen da, ia 100 urte izanik. Bilbon dauka egoitza argitalpenak eta hiru hilabetean behin ateratzen dute.
1980ko hamarkadan, lurraldeka banatu zen elkartea.