Richardene Kloppers
Richardene Kloppers (Keetmanshoop, Namibia, 1926ko urtarrilaren 5a - 2009ko maiatzaren 16a) Namibiako lehen irakasle beltz kualifikatua izan zen, eta apartheid garaian arraza anitzeko eskola bat ireki zuen lehena.
Richardene Kloppers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Keetmanshoop (en) , 1926ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Namibia |
Heriotza | Windhoek, 2009ko maiatzaren 16a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Biografia
aldatuBurdinazko etxe kazkar batean bizi zen familia xume langile batean jaio zen. Bere gurasoek Sam eta Francis Paulton zuten izena. Hamaika anai-arrebetan zaharrena izan zen. Misio katolikoaren eskolara joan zen Tseiblaagten, eta Nama hizkuntzan ikasi zuen 4. estandarrera arte (6. gradua). Gero, Hegoafrikara joan zen ikasketak jarraitzera. Santa Agustina Teachers Collegen (Parow, Lurmutur Hiria) osatu zuen Hezkuntzako gradua.[1]
Namibiara itzuli eta eskolak ematen hasi zen Gibeonen, eta horrela bihurtu zen Namibiako lehen maistra beltz kualifikatua. Ondoren, Rehobothen eta Karasburgen irakatsi zuen.[2] 1956an, senarrarekin batera, Khmasdal-en arrazaz gaineko lehen eskoletako bat ireki zuen. Garai hartan, Hegoafrikako Alderdi Nazionalak oso politika zorrotza zuen arraza-bereizketari buruz, eta apartheid administrazioak bere eskola legez kanpokotzat jo zuen. Hala ere, eskola irekita egon zen eta oraindik aktibo dago.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Namibia: Richardene Kloppers - Teacher of Generations (1926tik 2009ra). [1]
- ↑ https://allafrica.com/stories/201008201159.html
- ↑ https://pormilmillonesdeafricanos.wordpress.com/2020/11/11/mujeres-sobresalientes-del-africa-austral/