Ireki menu nagusia

Alan Greenspan (New York, 1926ko martxoaren 6a) estatubatuar politikari eta ekonomialaria da. 1987tik 2006ra bitartean Estatu Batuetako banku zentraleko lehendakaria izan zen.

Alan Greenspan
Alan Greenspan color photo portrait.jpg
Chair of the Federal Reserve Itzuli

1987ko abuztuaren 11 - 2006ko urtarrilaren 31
Paul Volcker Itzuli - Ben Bernanke Itzuli
Bizitza
Jaiotza New York1926ko martxoaren 6a (93 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Andrea Mitchell Itzuli  (1997 -
Hezkuntza
Heziketa New Yorkeko Unibertsitatea
New York University Stern School of Business Itzuli
Columbiako Unibertsitatea
Juilliard School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, bankaria, politikaria, ekintzailea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Kidetza Amerikako Sozietate Filosofikoa
Group of Thirty Itzuli
Musika instrumentua Klarinetea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm2325162

Ekonomian lizentziaduna eta Alderdi Errepublikanoko kidea da. Bere alderdiaren barruan adar moderatuenaren buru izateagatik da ezaguna. Arazo ekonomikoetarako aholkulari izan zen Nixon (1968-1974) eta Ford (1974-1976) lehendakariekin. 1987ko abuztuan Ronald Reaganek Estatu Batuetako banku zentraleko lehendakari izendatu zuen eta, lau urtetik lau urtera, berriz hautatua izan zen, 2006ko urtarrilean erretiratu zen arte.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan Greenspan