Ireki menu nagusia

Ingrid Thulin (Solleftea, Suedia, 1926ko urtarrilaren 27a - Stockholm, Suedia, 2004ko urtarrilaren 7a) antzezlea izan zen.

Ingrid Thulin
Ingrid Thulin 1926-2004.jpg
Bizitza
Jaiotza Sollefteå Itzuli1926ko urtarrilaren  27a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Stockholm2004ko urtarrilaren  7a (77 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Harry Schein Itzuli  (1956 -  1989)
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak aktorea, errealizadorea, zinema aktorea eta zinema zuzendaria
IMDb nm0862026
www.ingridthulin.se/

BizitzaAldatu

Dantza- eta antzerki-ikasketak egin zituen Stockholmen. Antzerkian ari izan zen eta, besteak beste, Ingmar Bergmanen antzerki-taldean lan egin zuen. Geroago suediar zinemagileekin lan egin zuen, batez ere Bergmanekin: Smultronstället (1957, Basoko marrubiak); Ansiktet (1958, Aurpegia); Tystnaden, (1963, Isiltasuna); Nattvardsgästerna (1963, Jaunartzaileak); Nära livet (1958, Bizitzaren Atarian); Vargtimmen (1968, "Otsoaren ordua"), Viskningar och rop (1972, Oihuak eta zurrumurruak).

Estatu Batuetako filmetan antzezle izanagatik, film gehienak Europan egin zituen. Film labur bat, Hangivelse, eta film luze bat, Brusten himmel (1982), zuzendu zituen. Beste film batzuk: Domaren (1961, Epailea); Agostino (1962); The Four Horsemen of the Apocalipsis (1962, Apokalipsiaren lau zaldunak); La guerre est finie (1966, Amaitu da gerra); La caduta degli dei (1969, Jainkoen eroraldia).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingrid Thulin