Carlos Blanco Aginaga
Carlos Blanco Aguinaga (Irun, Gipuzkoa, 1926ko azaroaren 9a - La Jolla, San Diego, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2013ko irailaren 12a)[1] irakaslea, idazlea, frankismoak erbesteratutako intelektual ezkertiarra izan zen.[2] Euskadiko Ezkerreko militantea izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle.
Carlos Blanco Aginaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1926ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | San Diego, 2013ko irailaren 12a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | El Colegio de México |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra |
Biografia
aldatuEspainiako Gerra Zibilaren ondorioz, familiarekin, 1936ko irailean, Irundik Hendaiara joan behar izan zuen bertan babesa hartzeko. Ondoren, familia Mexikora joan zen.[3] Han Luis Vives ikastetxean ikasi zuen. Beka bati esker Harvad Unibertsitatera joan zen; han Literatura lizentzia lortu zuen (1948). Hilabete batzuk marinel moduan ibili ondoren, berriro ere, Mexikora itzuli zen eta bertako El Colegio de Méxicon doktoreago tesia egin zuen. Tesia Miguel de Unamunori buruzkoa izan zen (Unamuno, teórico del lenguaje). Urte horietan erbesteratuen familia askorekin erlazionatu zen, besteak beste, Yomí García Ascot, Maria Luisa Elio, Manuel Durán, Ramón Xirau, Tomás Segovia, Ángel Palerm, Roberto Ruiz, Lucinda Urrusti eta beste asko ezagutuz.[4] Erbestearen mundutik kanpo, garaiko intelektuak beste asko ezagutu zituen, esaterako, Luis Buñuel, Carlos Fuentes, Octavio Paz. Ramón Xirau eta Octavio Pazekin batera Revista Mexicana de Literatura aldizkaria (1956-1957) sortu zuen. Garai horietan haren lehenengo lanak hasi ziren plazaratzen, Presencia (1948-1950) aldizkarian alegia. Baita ere El Colegio de Méxicoren Filologia saileko Nueva Revista de Filología Hipánican hasi zen idazten. 1953an Ohio State Universityn hasi zen lanean eta, ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan aritu zen literatura irakasten: Baltimoreko Johns Hopkins Universityn, Austingo University of Texasen, University of Californian; azken honetan, San Diego (Kalifornia)ko Literatura Sailean Espainierako Saila sortu zuen. Azken unibertsitate horretan, 1969an hasi zen MAYA (Gazte Mexikar-amerikar Elkartea) izeneko elkartearekin kolaboratzen. Talde hori ikasle txikanoen elkartea zen. Ikasle txikano eta afroamerikarrekin, bestetik, "hirugarren munduko" ikastetxearen proposamena bultzatu zuen; honen helburu nagusia gutxiengoen artean kategoria handiko irakaskuntza ezartzea zen. Ikasleek ekimenerako, Patrice Lumumbaren eta Emiliano Zapataren izenak erabiliz, Lumumba-Zapata College izena proposatu zuten.[5]
1958an Guggenhein beka bat lortu zuen eta horri esker Europara joan zen, Frantziara hain zuzen. 1964an Espainiara joan zen lehengo aldiz.[6] 1980ko hamarkadan, Euskal Herriko Unibertsitatea sortzen ari zenean, proiektuan parte hartzeko Koldo Mitxelenaren gonbidapena jaso zuen. Ondorioz, 1980tik 1985ra katedradun moduan lan egin zuen EHUn.[7] Urte haietan Euskadiko Alderdi Komunistako militantea zen, eta talde horrekin Euskadiko Ezkerra alderdian sartu zen.
Obra
aldatuKolaborazioak liburuetan
aldatu- "Nota al pie: dos generaciones". Jose Angel Ascunce, Monica Jato eta Maria Luisa San Miguel: Exilio y Universidad (1936-1955). I. liburukia. Donostia: Saturraran-Hamaika Bide Elkartea, 2006. 41-54 or.
Saiakerak eta kritika literarioa
aldatu- Unamuno, teórico del lenguaje (Doktoreago tesia). El Colegio de México, 1953.
- El Unamuno contemplativo. El Colegio de México, 1960. 2. ediz. Laia, Bartzelona, 1975
- Juventud del 98. Siglo XXI, 1970 (3. edizioa Taurus, Madril, 2000).
- Vida y obra de Emilio Prados.
- De mitólogos y novelistas. Turner, Madril, 1975, 138 or. (Octavio Paz, García Márquez, Carlos Fuentes, Alejo Carpentier eta Juan Goytisolo)
- Historia social de la literatura española (En lengua castellana). Julio Rodríguez Puértolas eta Iris M. Zavalarekin katera. Castalia, Madril, 1978 (3 liburuki). Azken edizioa: Madril, 2000.
- La historia y el texto literario: Tres novelas de Galdós. Nuestra Cultura, 1978.
- Del franquismo a la modernidad: Cultura española 1975-1990. José Monleónekin batera, 1995.
- Sobre el Modernismo desde la periferia, 1998
- De vencedores y vencidos en la Restauración según las novelas contemporáneas de Galdós, Biblioteca Virtual Cervantes, Alicante, 2006.
- De restauración a restauración. Renacimiento, Sevilla, 2008.
- Ensayos sobre la literatura del exilio español. El Colegio de México, 2006.
Edizio argituak
aldatu- Emilio Prados: Obra poética completa. Carlos Blanco Aginaga eta Antonio Carreira. Visor Libros, Madril, 2 liburuki, 1979.
- Juan Rulfo: El llano en llamas. Carlos Blanco Aginaga. Cátedra, Madril, 2006.
Memoriak
aldatu- Por el Mundo. Infancia, guerra y principio de un fin afortunado. Alberdania, Irun, 2007
- De mal asiento. Caballo de Troya, Madril, 2010, 329 or. ISBN 978-84-9659-41-8.
Eleberriak eta ipuinak
aldatu- Ya no bailan los pescadores de Pismo Beach
- Ojos de papel volando, 1984.
- Un tiempo viejo, 1988.
- En voz continua, 1997.
- Carretera de Cuernavaca (ipuinak). Alfaguara, Madril, 1990.
Poesia
aldatu- Sextante. Poesía recogida de seis autores hispanoamericanos. Enrique López Aguilarren edizioa. Ateneo Español de México, 2013. 23-66. Liburu honetan sei idazle desberdinen lanak biltzen dira, tartean, liburua irekiz, Carlos Blanco Aginagarenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.diariovasco.com/v/20130917/bidasoa/biblioteca-juan-llevara-nombre-20130917.html
- ↑ http://cultura.elpais.com/cultura/2013/09/12/actualidad/1379021744_315500.html
- ↑ «Blanco Aguinaga, Carlos - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- ↑ http://www.diariovasco.com/v/20130914/cultura/profesor-carlos-blanco-aguinaga-20130914.html
- ↑ https://plus.google.com/photos/100956950931999607943/albums/5268241516941920017?banner=pwa
- ↑ (Gaztelaniaz) Salamancara joan zen, Unamunori buruzko batzar batean parte hartzera.
- ↑ «El profesor Carlos Blanco Aguinaga fallece en su casa de California» Diario Vasco.
- ↑ http://gara.naiz.eus/idatzia/20061214/art193287.php
Bibliografía
aldatu- Iñaki Beti: "Carlos Blanco Aguinaga: entre la docencia universitaria y la creación literaria". Jose Angel Ascunce, Monica Jato eta Maria Luisa San Miguel: Exilio y Universidad (1936-1955). I. liburukia. Donostia: Saturraran-Hamaika Bide Elkartea, 2006. 281-302 or.
- Mónica Jato: "Carlos Blanco Aguinaga En voz continua". Jose Angel Ascunce, Monica Jato eta Maria Luisa San Miguel: Exilio y Universidad (1936-1955). I. liburukia. Donostia: Saturraran-Hamaika Bide Elkartea, 2006. 371-384 or.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): Auñamendi Entziklopedia
- (Gaztelaniaz): Nueva Revista de Filología Hispánica aldizkarian agertutako artikuluak
- (Gaztelaniaz): Roberto García Bonillak egindako elkarrizketa
- (Gaztelaniaz): 'In memoriam', Antonio Ramos Gascón
- (Gaztelaniaz): 'Carlos Blanco Aguinaga', Enrique López Aguilarrek Jornada egunkarian
- (Gaztelaniaz): 'En la muerte' Antonio José Domínguez Mundo Obreron
- (Gaztelaniaz): De mal asiento liburuaren gaineko komentario, Maria Bueno eta Iñaki Beti.
- (Gaztelaniaz): Sultana Wahnón-ek 1998an Carlos Blancori eginiko elkarrizketa.