Ireki menu nagusia

Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"

Frantzisko Zubiaurre Cabañas, goitizenaz «Kiriko»[1], (Getaria, 1867ko urtarrilaren 11 - Donostia, 1926ko maiatzaren 8a) Donostiako traineru patroi ospetsuenetako bat izan zen. Bera da Donostiako traineruarekin Kontxako Bandera gehien lortu dituen patroia: 5 bandera irabazi zituen.

Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
Bizitza
Jaiotza Getaria1867ko urtarrilaren 11
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1926ko maiatzaren 8a (59 urte)
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Getarian jaio zen, baina 8 urte zituela Donostiara joan zen bizitzera bere familiarekin batera. Kasualitatez, Getariaren aurka irabazi zuen bere lehen Kontxako Bandera.

Kirol ibilbideaAldatu

Donostiako traineruarekin Kontxako Bandera gehien irabazi dituen patroia da. 5 bandera irabazi zituen: (ikus Palmaresa). Seguru asko bandera gehiago irabaziko zituen, baldin eta, hainbat arrazoirengatik 1894-1918 urte bitartean estropadetan patroi ibiltzeari uko egin izan ez balio; bai eta, 1918an garaipenez betetako hiru urteko aroa hasi ondoren, 1919ko banderan hankekoak arrauna hautsi izan ez balu[2].

1891 urtean hartu zuen Donostiako traineruaren ardura, Luis Karril berak aholkatuta, eta urte horretan bertan Kontxako Bandera irabazi zuen. 1892an irabazi zuen bigarren bandera, eta 1894an hirugarrena (1893an ez zen jokatu). Hurrengo urtean, 1895ean, traineru donostiarrei debekatu egin zitzaien parte hartzea, denetan nagusi baitziren (7 edizio jarraian irabazi zituzten 1894 arte, jarraian irabazitako Kontxako Banderen errekorra), eta antolakuntzak inguruko herrietako traineruak parte hartzera anima zitezen nahi baitzuen.

Urte batzuk lehiatik aparte egon ondoren, Kirikoren garaipenak ordea ez ziren amaitu: 1910eko hamarkadaren bukaeran berriro ere traineruaren gidaritza hartu eta Kontxako bi bandera gehiago (1918 eta 1920[3]) eta Abrako bandera sonatua (1919) lortu baitzituen.

Kirikoren ziabogaAldatu

Bilboko 1919ko Abrako bandera horretan egin zuen arraunketaren historian hain famatua den «Kirikoren ziaboga»,[4][5] estropadan aurrea hartzeko bidea eman ziona. Honakoa zioen garaiko kazeta batek:

« ¡Qué ciaboga más sorprendente! Temblamos un momento. Nos dio pena la tripulación donostiarra. Iban á quedar descalificados, pues con descalificación estaba penado el tocar una baliza. Se había estrechado de tal modo que era completamente imposible el no tocar la baliza. ¡Si no podría caber un alfiler! Pero ahí está la maestría de Quirico. La trainera pasó. Ni la más ligera rozadura. ¡Soberbio, soberbio![6][7] »


Izan ere, Kirikok ziaboga emateko modu berritzaile bat plazaratu zuen, aurrelariak arrauna branka aldean sartuz egiten dena; hau da, gaur egun ezagutzen den ziaboga emateko modua asmatu zuen. Hauxe dio 1894ko Kontxako Banderan aritu zen Kirikoren ontziari buruz, urte hartako kronista batek:

« Para que al dar la vuelta á las balizas fuera ésta más rápida, el proel de la trainera Amigos colocaba siempre que llegaba á las mismas un remo-timón en la proa, haciendo de esta manera virar á la embarcación con una facilidad asombrosa. Esta maniobra, que es lícita en las lides náuticas, llamó mucho la atención de la gente de mar.”[8][9] »


PalmaresaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. [1] Kirikori dedikatutako Ciaboga aldizkariaren 2018ko alea.
  2. Ciaboga aldizkaria, 2019ko alea, 5 or.
  3. [2] Kirikok 1920an irabazitako Kontxako Banderari buruzko artikulua, Donostiako arraunari buruzko blog batean.
  4. [3] Kirikoren ziaboga ezagunari buruzko artikulua, Donostiako arraunari buruzko blog batean.
  5. Ziaboga famatu haren argazkia ageri da «Kanpo loturak» atalean aipatutako dokumentaleko 4:26 segundotik aurrera
  6. La Gaceta del Norte 1919-10-07.
  7. Ciaboga aldizkaria, 2019ko alea, 7 or.
  8. La Voz de Guipúzcoa 1894-09-08.
  9. Ciaboga aldizkaria, 2019ko alea, 5 or.

Kanpo estekakAldatu

BibliografiaAldatu

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7