Germán Sánchez Ruipérez
Germán Sánchez Ruipérez (Peñaranda de Bracamonte, Salamanca, Espainia, 1926ko irailaren 12a - Dominikar Errepublika, 2012ko otsailaren 12a) enpresaburua eta mezenasa izan zen.
Germán Sánchez Ruipérez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Germán Sánchez Ruipérez |
Jaiotza | Peñaranda de Bracamonte, 1926ko irailaren 12a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2012ko otsailaren 12a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuAma irakaslea zuen eta aita liburu-saltzailea. Hamar urte zituela, Espainiako Gerra Zibila hasi zen, eta gurasoak espetxera eraman zituzten. Hala, aitona-amonaren babespean gelditu zen. Gerra amaitu zenean, Salamancan hartu zuen bizileku familiarekin; han, gurasoek Cervantes liburu-denda erosi zuten.
Batxilergoko bosgarren mailan utzi zituen ikasketak familiari lagundu ahal izateko, eta, BBCren diru laguntzari esker, liburuen argitalpenari buruzko ikastaro bat egin zuen Londresen.
1959an, Anaya S.A. enpresa sortu zuen, batxilergorako testu-liburuak argitaratzeko helburuarekin. Anaya taldeko presidente sortzaile izateaz gainera, Nazioarteko Argitaldarien Elkarteko irakurketari buruzko batzordeko presidente da Genevan, bai eta International Electronic Publishing Research Centre Limited erakundeko presidente ere.
Kanpo estekak
aldatu(Gaztelaniaz) Germán Sánchez Ruipérez fundazioaren webgunea
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.