Marie-Claire Alain (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1926ko abuztuaren 10a - Le Pecq, Frantzia, 2013ko otsailaren 26a) frantses organista izan zen.

Marie-Claire Alain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Claire Geneviève Alain
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye1926ko abuztuaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLe Pecq2013ko otsailaren 26a (86 urte)
Hobiratze lekuaSaint Germain-en-Laye Old Communal Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAlbert Alain
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Marcel Dupré
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorganista, organ teacher (en) Itzuli, musikologoa, musika-irakaslea eta klabezin-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa
DiskoetxeaErato Records (en) Itzuli

IMDB: nm1786653 Musicbrainz: 17246659-e5fc-4a1e-b29c-10f8a3f6bdfb Discogs: 578730 Allmusic: mn0000045429 Find a Grave: 106135851 Edit the value on Wikidata
Marie-Claire Alain organoa jotzen, 1975ean.

Biografia aldatu

Musikari-familia batean jaio zen. Aita (Albert) eta anaia (Jehan) musikagileak zituen, eta sarritan jo izan zuen haien musika. Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta, ikasten ari zela, hainbat sari bereganatu zituen, gerora izandako ibilbide bikaina iragartzen zutenak.

Gehienbat Bachen musikan trebatu bazen ere, ez zuen albo batera utzi organoari dagokion gainerako musika, ez barrokoa edo erromantikoa (besteak beste, César Francken interpretatzaile aparta zen), ezta XX. mendekoa ere.

Musika-interpretazioari dagokionez, adierazkortasun handiaz gainera, joaldien argitasuna eta organo-erregistroetan zuen trebetasuna nabaritu izan ziren emakume organista honengan. Musika-irakaskuntzan ere gailendu zen, gaitasun handia erakutsi baitzuen ikasleak, teknikan baino haratago, interpretatzen ari ziren autorearen eta obraren munduan murgilarazteko.

Honoris causa doktorea izan zen Colorado eta Texasko unibertsitateetan, eta hainbat musika-lan ere eskaini zioten, Charles Chayneren "Organo Kontzertua", esate baterako. Musika-grabazioak ere ugari egin zituen; besteak beste, Bachen eta bere anaia Jehanen organorako lan guztiak grabatu zituen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marie-Claire Alain