Bernard Goity

euskal legelaria eta apaiz katolikoa

Bernard Goity (Izpura, Nafarroa Beherea, 1926ko maiatzaren 15aKanbo, Lapurdi, 2024ko apirilaren 15a) Zuzenbide Kanonikoan doktorea (Tolosako Institutu Katolikoa), apaiza eta Baionako Andredena Maria katedraleko kapituluburua izan zen; Herria astekariko diruzain ohia ere bai. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1983ko apirilaren 28an.[1]

Bernard Goity
Bizitza
JaiotzaIzpura1926ko maiatzaren 15a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaKanbo2024ko apirilaren 15a (97 urte)
Hezkuntza
HeziketaTolosako Institutu Katolikoa
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra eta legelaria
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

Pierre Goiti eta Catherine Etxebarneren etxeko hiru semetatik bigarrena izan zen.

Lehen-hezkuntzaren ostean, Hazparnen ikasten jarraitu zuen, Larresoroko apaizgaitegi txikian, Baionako apaizgaitegi nagusian eta Erroman frantses apaizgaitegian.

1952an, 26 urterekin, Donibane Lohizuneko bikario izendatu zuten, eta, ondoren, Baionako katedraleko bikario, Gouillon Monsinorearen idazkari partikular, Baionako apaizgaitegian dogmatika-, patristika- eta teologia-irakasle, Larresoroko apaizgaitegi txikiko nagusi, Biarritzeko San Karlos elizako erretore, ezkontza-deuseztasun adierazpenak izapidetzea helburu daukan eliza-auzitegian kargudun. Aldi berean elizbarrutiko aldizkariaren arduraduna izan zen.

Ikasle-sasoian apaizgaitegiko kontsulta-gelan aurkitu zituen idazlanen zale amorratua zen, Historiaz idaztea biziki erakartzen zuen, eta elizbarrutiaren historiari eta mugarteari buruzko idazlan bat argitaratu zuen. Idazlan haiek zirela-eta, 2011ko urtarrilaren 17an, 84 urterekin Tolosako Unibertsitateko Zuzenbide Kanonikoko Fakultateko kideek Zuzenbide Kanonikoan doktore-titulua eman zioten, eta sari ohoragarri hura emateko beren-beregi Baionako gotzaindegira joan ziren. Aita santuaren Ohorezko Prelatuaren aipua jaso zuen, eta horrek Monsinore titulu zibila eman zion.

Lapurdi Irratian elizbarrutiaren historiari eta bere eskumenei buruzko ehun emanaldiko sail bat eman zuen.

Bere azken urteak Kanboko Arditeya apaizetxean egin zituen.

Idazlanak aldatu

  • Histoire du diocèse de Bayonne (2007)
  • Elizak eta Estatua bereizteko legea [elkarlanean] (2008).[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Goity, Bernard» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).

Kanpo estekak aldatu