Pierre Lemarchand (Tourlaville, 1926ko irailaren 25a - 2008ko abenduaren 30a) Frantziako abokatua eta diputatua izan zen.

Pierre Lemarchand

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1962ko abenduaren 6a - 1967ko apirilaren 2a
Barrutia: Yonne's 1st constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 2nd legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTourlaville1926ko irailaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaChatou2008ko abenduaren 30a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta Frantziako Erresistentziako kidea
Lantokia(k)Paris
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Défense de la France (Frantziaren Defentsa) Erresistentzia taldeko kide izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian. RPF alderdiko arduraduna izan zen gero. Hark bultzatu zuen Kooperaziorako Mugimendua (MPC), OAS erakundearen kontrako erasoak egiteaz arduratzen zena, Aljeriako gerra garaian.

“Jeneralaren barbouze-a” zen haren izengoitia, hura baitzen Charles De Gaulle-ekiko leialak ziren hirurehun lagun bildu zituena, OASren kontrako borroka egiteko. Hots, “barbouze”-en buruzagia zen.

Pierre Lemarchand-en izena berriz entzun zen Mehdi Ben Barka auziaren garaian. Bahiketa haren berri bazeukala salatu zuen bahitzaileetako batek[1]. Lemarchand-ek ukatu zuen. Ez zuten epaitu.

Erreferentziak aldatu

  1. Jacques Derogy eta Jean-François Kahn, Le récit d'un témoin : J'ai vu tuer Ben Barka, L'Express, 1966/1/10.