Angélica Orue

Albaitaria

Angélica Orue Zubiaur (Laudio, Araba, 1926ko azaroaren 26a - ) albaitari aitzindaria da.[1]

Angélica Orue

Bizitza
JaiotzaLaudio1926ko azaroaren 26a (97 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakalbaitaria eta irakaslea

Biografia aldatu

Angélicaren ama Maria Asunción Zubiaur izan zen, Tomas Zubiaur albaitari arabarraren alaba, aita berriz, Luis Orue ferratzailea.

Albaitari familiako Angélicak albaitaritza zaletasuna, batez ere, bere amari zor dio, antza, beharbada amak atsekabez, garai batean genero maskulinoari hain lotuta zegoen lanbide batera jauzi egin ez zuelako.

Gasteizen Batxilergoan amaitu ondoren, Zaragozako Albaitaritza Fakultatean egin zuen karrera (Promozioa 1946-1951).Ikasketak amaituta laguntzaile gisa lan egin zuen Animalien Biologiako Patronatuko Zooteknia Zerbitzuko laborategian, Madrilen.1955tik eta 1963ra, Natura Zientzietako eskolak eman zituen Laudioko Canciller Ayala Institutuan, eta albaitari gisa aritu zen Arakaldoko (Bizkaia) etxalde batean.Albaitari Titularren Kidegorako oposizioak gainditu ondoren, Moyara (Kanaria Handia) bidali zuten 1963ko abenduaren 1etik aurrera, eta lekualdatze-lehiaketa bidez, 1964an Kanaria Handiko Las Palmas hiriburuko udaletxera igaro zen. 1964 eta 1970 bitartean, uharteko hainbat institututan irakasten jarraitu zuen.1971n Kanaria Handiko Las Palmasen Babes Zibileko buru izendatu zuten.

1977ko abenduaren 28an Bizkaiko Osasun Buruzagitzako albaitari titular kargua hartu zuen, eta 1986an lurralde horretako Kanpo Osasun Ataleko buru izendatu zuten. Kargu hori 1991ko azaroaren 26an bete zuen erretiroa hartu zuen arte.

1978an, Bilboko Vista Alegre zezen-plazan zaldien azterketan jardun zuen lehen emakume albaitaria izan zen.[2]

Aitortzak aldatu

  • 2001ean, Bizkaiko Albaitarien Elkargo Ofizial Ohoretsuaren ohorezko lehendakari izendatu zuten.
  • 2018an Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiak bere 123. ekitaldi instituzionalean ohorezko saria eman zion Angélica Orue Zubiaur Bizkaiko Albaitarien Elkargo Ofizialeko kideari, albaitaritza espezialitatean.[3] [4][5][6]
  • 2019an Itzalpeko emakumeak erakusketa antolatu zuen Laudioko Udala Lamuza parkean. Laudioko 9 emakume erreferente omendu zituzten, haien artean, Angélica Orue, emakume aintzindaria.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Santisteban, Francisco L. Dehesa. (2019). «Primeras mujeres veterinarias en Bizkaia» Las ciencias veterinarias al servicio de la sociedad: Actas del XXV Congreso Nacional y XVI Congreso Iberoamericano de Historia de la Veterinaria: Toledo, 15, 16 y 17 de Noviembre de 2019, 2019, ISBN 9788409148363, págs. 320-324 (Colegio Oficial de Veterinarios de Toledo): 320–324. ISBN 978-84-09-14836-3. (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  2. file:///C:/Users/Usuario/Downloads/pag34-35%20(2).pdf
  3. «La Academia de Ciencias Médicas de Bilbao reconoce a una veterinaria» www.animalshealth.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  4. Academia de Ciencias Médicas de Bilbao » La Academia de Ciencias Médicas de Bilbao incorpora tres nuevas secciones. (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  5. «Noticias | colvet.es» www.colvet.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  6. «Emakumeen arrastoa, jazarpenaren gainetik - Aiaraldea» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  7. https://aiaraldea.eus/laudio/1631632780774-bederatzi-emakume-erreferente-itzalpetik-argira

Kanpo estekak aldatu